Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2020
Irudia
  Goitizen bat jarri zion.  Bereganatu nahi zuen kanpora atera zitzaiona, arrotza sentitzen baitzuen.  Horregatik, akaso, elbarri geldi ez zedin, goitizena helduleku bihurtu zuen. Charlie Hebdon gertatutako atentatua ahaztuta neukan duela hilabete batzuk irratian aipatu zuten Philippe Lançon-en liburua entzun nuen arte.  Beldurraren izua somatu nuen nigan.  Jakinmina ere, hor nonbait.  Eta aipatutako liburua erosi nuen, zer aurkituko ote nuen gogoz.  Esperientzia gogorrak imanak bezalakoak dira.  Bizipenaren geltoki, garraioaren atzerapena. Apalategian utzi nuen denbora luzez.  Zabaltzerakoan mamuak aterako zirelakoan, edo gainditu gabeko prozesuak.  Proust, Kafka, Bach… Museoak, kuadroak, ARTEA eta KULTURA letra larriz inprimatuta denboraren ziegan. Adierazpen-askatasuna kolokan, umorea paretaren kontra.  Eta orain neure buruari galdetzen diot ea ez ote garen izango, gure mundu mugatuan, adierazpen-askatasunaren biktima eta borrero, biak aldi berean.  Esperientzia lanpara arin bat da,