Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: uztaila, 2021
Irudia
 Legea,  bioaniztasuna, sentikortasuna, koherentzia, ideologia, itxurakeria…? Rachel Carson-en “La primavera silenciosa” liburua irakurri nuen egun horietako batean uda zen.  Eguraldi sargoria, beroa, isiltasuna, eguzkiak gogoz jotzen duen eguerdiko ordu horiek ziren.  Ez zen ezer entzuten.  Hegaztiak zuhaitzen itzalpean, babesturik.  Liburuak Estatu Batuetan DDT-ak eragindako kutsadura nolakoa izaten ari zen kontatzen zuen.  Insektuak hiltzen, hegaztiak ere.  Galdera bat bota zuen: “Irudikatzen duzue mundu bat hegaztirik gabe?”  Momentu horretan, esan bezala, ez zen ezer entzuten eta izugarrizko tristura sentitu nuen.  Antzekoa sentitu dut gaur gure enara azpizuriak ez zeudelako txioka. Kabira, txitak daudenean, ez dira bakarrik gurasoak joaten, baizik eta enara azpizuri gehiago. Familiakoek edo, buelta asko ematen dituzte bertara.  Oraindik ez dakit elikatzera joaten ote diren edo zertara, baina behaketa hori ikusi ahal izan dut kabia eta enara azpizuriak zeudelako.  Bai, ZEUDEN, n
Irudia
                                                           Soka dirudi Bideak eramaten nau ingurua ezagutzera.   Besteek zapaldutako lurra leuntzen doan heinean nire pausoak segurtasunaz betetzen du bidea. Landareek aurreratzen naute. Presa dute jaiotzeko, loratzeko, haziak botatzeko eta, nekez, hiltzeko bide bazterrean. Hurrengo zikloaren begira geldituko dira, zedarriturik bide bazterrean. Ez dira bakarrak.   Beste bat dago. Soka dirudi urrutitik begira. Erne, ordea.   Ikusten dira soka antzeko diren horiek lurrean botata, denon begiradaren aurrean zeruari so eginez eta ezer ikusi gabe. Ezin. Zamenis longissimus da lurrean dagoena, zeruari begira, ezer ikusi gabe. Euliak daude inguruan, gainean.   Ondoan egon nahi dute.   Arrautzak jarri nahi dituzte ahoan, sudurrean, begietan zein zaurietan.   Ez dago denbora galtzerik.   Ondorengoak izan nahi dituzte.   Orduak zain. Zamenis longissimus ezagutzen ez dugun denboran mugitzen hasia da honezkero.   Bideak bizitza ebakitzen du hain