Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2022
Irudia
                                Haritz eroriari, orok egur Badaude basoaren zauria estali nahi dutena: urte berriko algara eta musika.   Poliziaren sirenak beste doinu bat ematen dio abestiari dena isilarazten duen arte.   Basoa bakean dago berriro.   Korbidoek beren karrankez betetzen dute airea.   Berriro isiltasuna.   Hutsunean barna abiatzen naiz bizitza aurkitu nahian.   Ruskoa dago, berde-berdea.   Gustatu zait opatzea haritz amerikarren hostoen artean.   Bizirik dirau.   Motzondo bat bidean.   Begira geratzen natzaio.   Eraztunak ditu, ugari. Zenbatzen hasten naiz, baina eraztunak lausotzen dira.   Beharbada makinen eraginez.   Agian, nire ezjakintasuna da bere bizitza irakurtzean.   Izan ere, zuhaitz baten gorabeherak jakitea ez da gauza makala izaten.   Zuhaitz asko begiratu behar izan dira eta ezagutu esanahia.   Larra ebakien artean mugitzen naiz.   Beste motzondo bat dago.   Hau zuloz beteta.   Gerturatzen naiz, baino ez dut animaliarik ikusten.    Okilak entzuten ditut.