Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2020
Irudia
  Zer egiten dute guk sailkatutako plastikozko ontziekin? Ecoembes izena irakurri nuen lehendabiziko aldia duela denbora luze izan zen.   Sakanako Mankomunitateak atez ateko zabor sistema indarrean jarri zuenean txosten bat egin zuen azalpenak emanez.   Nahiz eta nik zalantza ugari izan ezarritako sistemarekin, ez zitzaidan, ordea, Ecoembesi buruzko galderarik bururatu.   Izena ote? Eco hitzak bere indarra du norbait inozo bihurtzeko, antza. Baina ez da urrea dir-dir egiten duen guztia, eta eco izen horren atzean mundu beltz bat estaltzen da.   80. hamarkadan Eskorbuto musika taldeak bazuen abesti bat non esaten zuen “os engañan os engañan, si”. Urte batzuk pasa dira dagoeneko, baina abestia ez da zahartu inondik inora. Greenpeacek ateratako txostena irakurri ondoren zalantzak etortzen zaizkit, berriz ere, baina ez da momentua atzera egiteko   -aitortuko dizuet gogoa ematen duela-.   Hiru lotura utziko dizkizuet: Lehendabizikoa Greenpeacearen txostena. Merezi du irakurtzea bertan j
Irudia
                                                                                               Bernasako Arroila (Nabaskoze) Hitz eta pitz Xabi López Saez de Asteasurekin Zaborraren marmarra kontakatilua da, ezta?   Duela urte bete Zabor Zerbitzuan lan egiten amaitu nuen, nire lan-bizitzak 180º-ko bira eman zuen eta orain beste esparru batean lan egiten dut. Zaborren inguruan zarata isolatzea benetan zaila egiten da, izan ere, arma politikoa bezala erabili izana ez du batere laguntzen. Behin aipatutako zarata isolatuta, emaitzak hortxe daude, edonoren esku. Nafarroako Foru Komunitatean Sakanan bilketa-selektibo tasa altuena dugu, hortaz, sakandarrok lan txukuna egin dugu horretan. Hobetzeko aspektuak badaude,   dena den Arbizuko Hondakin Transferentzia Gunean diharduten langileek horretan lanean daudela argi dut. Analfabetoak gara naturaren ikasgaian? Analfabeto hitza sekula gustatu ez zaidan hitza da. Agian txikitan irain bezala erabiltzen genuela gogoratzen dudalako. Deskonekta