Mezuak

Irudia
  Eskola Txikia nintzenean eskolara eraman ninduten gurasoek.  Herri txikia zenez eskola ere txipia zen eta ikasle gutxi geunden bertan. Ni gazteena nintzen eta sartu nintzenetik ez zen haur gehiago etorri. Zazpi lagun ginen, besterik ez. Gure maistra, adineko emakume bat, beti berandu iristen zen. Esaten zuenez, zituen ametsak apuntatu behar zituen ez ahanzteko eta horrek atzeratu egiten omen zion irteera. Ametsak bidaiak zirela zioen, eta bidaiak ezin direla erditik moztu ogiak balira bezala. Batzuetan negurako egiten zuen jertse bat edo beste, edo soinekoren bat josi, eta bera horretan zegoen bitartean, zazpiok bere inguruan egoten ginen sutondoan bezala. Oso hozbera zen eta negua iritsi orduko, jertsea mustu egiten zuen. Horrela pasatu nituen hiru urte nire ikaskideak beste eskola batera joan ziren arte. Bakarrik gelditu ginen maistra eta biok. Berak beti bezala jarraitzen zuen, ez zuen inongo asmorik ohiturak aldatzeko. Ametsak apuntatu, berandu iritsi, josi, puntua egin....
Irudia
                                   Jarri zerorrek izenburua Egun goibel honetan hosto batek, udazkenean bezala, kolorea eraldatu egin du. Eserita nengoen eserlekuaren ondoan dago eta mugitu egiten da. Gaur ez dago haizerik. Jakin-mina piztu dit horrek. Zeharka begiratzen diot. Eta hor dabil, tarteka mugitzen, pausoka ibiliko balitz bezala.  Eguzkiak jotzen dionean kolorea bizitu egiten zaio eta orduan geldirik geratzen da eguzkitan.  Segundu gutxi batzuk besterik ez dira, egun goibel honetan eguzkia apenas ateratzen da eta.   Jokuari uzten diot eta aurrez aurre begira gelditzen natzaio. Hartu ez hartu ibili ondoren, ikutu egiten dut eta nire eskua tximista balitz bezala, mugierarazi du.  Zenbat eta gehiago mugitu, orduan eta zirraragarriago suertatzen zait egoera ero hau. Uso batek  hostoarengana jotzen du.  Eta gerturatu bezain laster, hostoa mugitu egin da berri...
Irudia
                                     Silverioren alaba Esan ohi dutenez, zahartzaroa jakintza gehien duen belaunaldia da. Baita urte gehien pilatzen duena. Matematika azterketa  egin behar nuen eta zahar-etxerantz abiatu nintzen han ezagutza handia aurkituko nuelakoan. Matematika ez zait gustatzen eta kosta egiten zait horrenbeste sinbolo eta laberinto harrapatzea. Beraz, uste nuen leku egokira joanen nintzela. Arratsaldea zen. Hogeiren bat agure zeuden taldeka mahaietan eserita. Batzuk jolasten, beste batzuk begiratzen, eta gutxi batzuk solasaldian.  “Hau zortea nirea!! Batekin nahikoa izanen nuke, baina aukera izatea ez zen gauza makala ezta ere”.  Solasaldian zeudenengana jo nuen. Herrian udalak egin behar zuenaz marmarka ari ziren.    Oso pertsona hezia naizenez, neure burua aurkeztu nuen eta zein zen nire asmoa argi eta garbi utzi nien. Elkarri begiratu zioten har...
Irudia
                                           Topo egin dut                                                                                                   Topo egin dut,                                                                                                    zorteduna ni!!                                 ...
Irudia
  Sakanako Mankomunitateari eta Udalbatzei  bidalitako  idazkia Cortaderia Selloana Zelandin, (Altsasu) Sakanako Udalbatza guztiei eta Mankomunitateari  Idazki honen bidez Cortaderia selloana edo Panpa-belarra landareari buruz informazioa helarazi nahi dizuet.  Jatorriz Hego Amerikakoa da, eta gaur egun haren hedapena larrialdi ekologikotzat jotzen da munduko herrialde gehienetan.  Espezie Inbaditzaileen Espainiako Katalogoan Cortaderia espezie guztiak daude jasota. Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa arautzen duen abuztuaren 2ko 630/2013 Errege¬¬- dekretuaren 15. artikuluak ezartzen duenez, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak (MITECO), erkidego eta hiri autonomikoekin batera, katalogoan jasotako espezie exotiko inbaditzaileak kudeatzeko, kontrolatzeko eta desagerrarazteko estrategiak landuko ditu, koordinatuta, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 64.5 artikuluan ezarritakoarekin bat et...
Irudia
                       Hau da hau konkistatzaile aparta!!
Irudia
                               Batean kale, bestean bale   Basoan nindoala "zubi" horrekin egin dut topo. Herdoilak jan duen burni puska hori apaintzeko baldosak jarri dituzte. Norbaitek lana hartu du baldosa horiek bertara eramateko. Zertarako, ordea? Baldosa bat jasotzea besterik ez zen behar jakiteko jarri dituenak zuloak estaltzeko asmoz izan dela inork minik hartu ez dezan. Banakako ekintzak beharrezkoak ere badirela erakusten digu honek.                                                                                               ................. Ez zaigu ibilgailurik falta basoan eta nekez ikus dezakegu lurrean dagoena gurpiledun tramankulu batean joaten bagara. Ze...