Jarri zerorrek izenburua




Egun goibel honetan hosto batek, udazkenean bezala, kolorea eraldatu egin du. Eserita nengoen eserlekuaren ondoan dago eta mugitu egiten da. Gaur ez dago haizerik. Jakin-mina piztu dit horrek. Zeharka begiratzen diot. Eta hor dabil, tarteka mugitzen, pausoka ibiliko balitz bezala.  Eguzkiak jotzen dionean kolorea bizitu egiten zaio eta orduan geldirik geratzen da eguzkitan.  Segundu gutxi batzuk besterik ez dira, egun goibel honetan eguzkia apenas ateratzen da eta.  




Jokuari uzten diot eta aurrez aurre begira gelditzen natzaio. Hartu ez hartu ibili ondoren, ikutu egiten dut eta nire eskua tximista balitz bezala, mugierarazi du.  Zenbat eta gehiago mugitu, orduan eta zirraragarriago suertatzen zait egoera ero hau. Uso batek  hostoarengana jotzen du.  Eta gerturatu bezain laster, hostoa mugitu egin da berriro. Nola daki uso bat zetorrela? Hostoek ez dute begirik. Behin irakurri nuen landareek ingurua sentitzen dutela.  Akaso hosto honek ere sentitu dezake norbait edo zerbait duela ingurumarian eta horregatik ospa egiten du.  Baina hala balitz, hosto hau hilik egon beharko litzateke ez baitago zuhaitzean.  Hau misterioa!!

Urrundu egin da hostoa eta ni bere atzetik nabil.  Horra edo hara joan nik jarraitu egiten diot, ez dut nolanahi etsiko.  Nabarituko ote du bere atzetik nabilela?  Ezustekoan harrapatu dut hostoa!! Hartu eta azpian har bat zegoen.  




Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak