Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2021
Irudia
                                                             Aritzalkoko zubibidea Sakanatik ibiltzen ziren Ibilgailuen kopurua handitzen joan zen heinean, aldaketak ekarri genituen gurera.  Lur emankorra zena asfaltoa bihurtu genuen.  Autobiak puska mardula kendu zion naturari eta oztopo jasanezina bihurtu da animaliendako. Gainera, autobiako hainbat tokitan erdibitzailea erabat itxita dago.  Nik, jo eta bertan hilda utzi nuen azkonarra.  Iturmendin izan zen ezbeharra.  Azkonarra erdibitzailetik zetorren eta leku hori erabat itxita dagoenez, ezin izan zen handik pasatu.  Buelta eman eta nirekin topo egin zuen. Joan den apirilean hedabide batzuek berri pozgarri bat zekarten.  Aritzalkon zubibide bat jarri nahi dute animaliek bide bat izan dezaten bideberria eta autobia gurutzatu ahal izateko, bizitzeko, alegia. Artikuluan hilda gelditu diren animaliak aipatzen ditu, eskertzekoa jakiteko zer nolako fauna dugun gure alde honetan.  Seguru asko ez da konponbide bakarra izanen eta bere