Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2020
Irudia
                                           Aldarrikapenak eta kutsadura Aurrekoan Iruñera joan nintzela, Celaá hezkuntza legearen aurka kotxe karabana bat ikusi nuen.  Hasiera batean, eta nahiz eta puxika laranjak ikusi kotxeetan, ez nintzen konturatu aldarrikapen baten aurrean nengoela. Klaxona jotzen hasi zirenean erreparatu nion horri. Eta horrek zer hausnartu eman zidan.  Kasu honetan ez zen aldarrikapen bera belarrietan min egin zidana (norberak jakinen du zer aldarrikatu, horretan libre izan dadila), baizik eta ateratzen zuten zarata. Horri kutsadura akustikoa deritzo. Sinonimoak jartzen ditugu zarataren inguruan eta badirudi zaratarik ez dagoen lekuetan ez dagoela bizitzarik. Zer esanen ligukete saguzarrek? Eta hontzek? Iluntasunak ematen duen isiltasunean bizitza aurkitzen dute. Zaratak ezinegonak eta gaitzak sortzen dituela nabarmena da.  Loan, estresean, nekean, baita ikasketetan ere eskola-porrota zarataren ondorio bat omen da.  Zarataren aferak urrunetik dator; Cesarrek
Irudia
                                                         Momentu horiek Zirrara sentitu nuen 35. orrialdean.  Hortxe zabaldu nuen liburua, eta han zegoen bera, berde askotariko luma, leuna, dotorea. Harrotasuna ez zuen galdurik bi orrialdeen artean harrapatuta egon arren. Osotasunean ireki egin zitzaion, hegazterren baten buztanaren antzera,  beste irakurle bati, hau da, niri. Atera nahian zebilela iruditu zitzaidan.  Ez da harritzekoa.  Luma, nahiz eta ia laua izan, estu eta larri egonen zen han.  Leku txikiegi hegaz egin nahi duenarendako. Baina era berean, makina bat irakurle ezagutu nahi zituela zirudien. Ondoan zituen bi amodiozko istorioetan bezala, konkista moduan edo, abentura berri batek dakarren barneko bizipozaren antzekoa sentitzeko asmoz. Mugitu zela nabarmendu nuen, beharbada orriek astintzen zuten haizearen poderioz, gutxi bazen ere. Agian, bat-bateko argitasunak itsutu egin zuen.  Nolanahi ere, lumak handik atera nahi zuelakoan nengoen. Hiru eta bost. 8. Bukaera bat