Momentu horiek
Zirrara sentitu
nuen 35. orrialdean. Hortxe zabaldu nuen
liburua, eta han zegoen bera, berde askotariko luma, leuna, dotorea.
Harrotasuna ez zuen galdurik bi orrialdeen artean harrapatuta egon arren. Osotasunean
ireki egin zitzaion, hegazterren baten buztanaren antzera, beste irakurle bati, hau da, niri.
Atera nahian
zebilela iruditu zitzaidan. Ez da
harritzekoa. Luma, nahiz eta ia laua
izan, estu eta larri egonen zen han.
Leku txikiegi hegaz egin nahi duenarendako. Baina era berean, makina bat
irakurle ezagutu nahi zituela zirudien. Ondoan zituen bi amodiozko istorioetan
bezala, konkista moduan edo, abentura berri batek dakarren barneko bizipozaren
antzekoa sentitzeko asmoz. Mugitu zela nabarmendu nuen, beharbada orriek
astintzen zuten haizearen poderioz, gutxi bazen ere. Agian, bat-bateko
argitasunak itsutu egin zuen. Nolanahi
ere, lumak handik atera nahi zuelakoan nengoen.
Hiru eta bost. 8.
Bukaera bat. Hasiera: Reiki.
Xarmantzen hasia
zen liburua ireki orduko. Desioaren aztarnak kobazulotik alde eginda, hiru eta
bost, 8: itxaropena eta desioen hautua, sormena eta barne bakea, abentura eta
errealismoa, oreka eta aldaketa. Numerologia. Bizitza bera.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina