Silverioren alaba

Esan ohi dutenez, zahartzaroa jakintza gehien duen belaunaldia da. Baita urte gehien pilatzen duena.

Matematika azterketa  egin behar nuen eta zahar-etxerantz abiatu nintzen han ezagutza handia aurkituko nuelakoan. Matematika ez zait gustatzen eta kosta egiten zait horrenbeste sinbolo eta laberinto harrapatzea. Beraz, uste nuen leku egokira joanen nintzela.

Arratsaldea zen. Hogeiren bat agure zeuden taldeka mahaietan eserita. Batzuk jolasten, beste batzuk begiratzen, eta gutxi batzuk solasaldian.  “Hau zortea nirea!! Batekin nahikoa izanen nuke, baina aukera izatea ez zen gauza makala ezta ere”. 

Solasaldian zeudenengana jo nuen. Herrian udalak egin behar zuenaz marmarka ari ziren.

 


 Oso pertsona hezia naizenez, neure burua aurkeztu nuen eta zein zen nire asmoa argi eta garbi utzi nien. Elkarri begiratu zioten harridura aurpegia jarriz. Eta nik, keinu haiek normalak zirela uste izan nuen. Seguru asko ni bezalako asmoarekin jende asko hurbilduko zitzaiela. Beraz, galdezka hasi nintzen. Eta hobeki adierazteko, arbela eraman nuen.

·                  - "Ulertzen ez dudana da antzeko ekuazioetan zergatik jarri behar dudan "x" eta ez "y".  Adibide bat jarriko dizuet:

 

                                   3 (x + 4) -5 (2 + 2x) = 3 (x -6x + 12+ 2)

                                   3x + 12 -4 -4x = 3 (-5 + 14)

                                   x + 8 = 15x + 42


Agureek ez zekiten ezta zer esan hain liluraturik zeuden. Batek beste bati esan zion:

          - "Hau jota zegok, baina ikusten ari nauk ez gaituela bakean utziko ez bazioagu erantzun bat ematen".                 

Eta hizketan hasi zaio mutilari:

          - "Kontua da ulertu behar duzula zer den ixa. Badakizu zer den?"

          - "Tira. "Y" badakit zer den. Badakizue, trenarekin egin nahi duten hori.  Eta ariketan hori jarriko balute, buruz esanen nizkieke nondik norakoak.  Baina "x"... ez dakit zer demontre egiten ari ote den hemen.

Agure batek besteari:

          - "Alferrik gabiltzak ero puska honekin. Ea zer bururatzen zaigun hemendik  alde egin dezan".                      

Mutilarekin jarraitzen du:

          - "Ixa Silverioren alabarik gazteena da eta kriston nahasketa batean sartuta dago. Hor ikusten duzunez, batzuk alde eta beste batzuk kontra ditu. 8arekin esate baterako, kontuz ibili behar da, baita zu ere.

           - "Kontxo!! Horri ez diot erreparatu! -dio mutilak.

          - "Eta 8a ez da bakarra, 5a, 4a..." -dio zaharrak.

          - "Ustez baino konplexuagoa da Silverioaren alaba" -mutilak.

          - "Nahaspila hau hobeki ulertzeko, zoaz basora argigune batera. Etzan zaitez hamabost  minutuz eguzkitan eta ikusiko duzu nola argitzen zaizkizun ideiak" -zaharrak.

          - "Ba, banoa hori egitera. Eskerrik asko zuen laguntzarengatik".

Eta mutila atera da zahar-etxetik pentsatuz: "x" Silverioren alaba? Ez dut ezagutzen bada neska hori.  Bierrik etorri naizen zahar-egoitzara!  Baina ez didate esan zer ideiak argituko ote dizkidan eguzkiak.


Marrazkia: internet

 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak