Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2020
Irudia
  Enara azpizuria, gu eta aparkalekua                                       Jakina da aparkalekurik ezak buruhauste handiak sortzen dituela.  Bueltak eman behar, denbora galtzea, isunak gaizki aparkatzeagatik, haserrea…  Eta jakina da ere, aparkaleku  batek poztasuna ematen duela.  Badugu aparkalekua!! Akabo gure arazoak!! Altsasun, arazo hori  badugu eta horren ondorioz aparkaleku bat egin dute etxe artean.  Makina bat urte belarrak txakur kaken ongarria izan duen leku horretan, hain zuzen, badugu aparkalekua!  Uxatu dut izan zitekeena: leku bat guretzat. Herri ingurua paregabea da, baso ederra dugu eta paseo bat emateak gorputza eta burua lasaitzen ditu eta metodorik hoberena bihur daiteke naturarekin bat egiteko, norberaren senarekin etortzeko.  Herrian aldiz, eta nahiz eta itxura eta beharrezkoak ziren hainbat obra egin ondoren, berdeguneak faltan sumatzen ditut, zuhaitzen itzala eta loreen usaina. Uxatu dut izan zitekeena: leku bat guretzat. Aparkalekua egin aurretik euriak putz
Irudia
  Zergatik...?   Zabor-edukiontziek, bisita gehiago egiten ditut horra, traste asko izaten dituzte bai barruan, baita ondoan ere.   Ematen du, edo nik behintzat hori da sumatzen dudana horrelako egoeretan, jendeak ez duela inongo lotsarik sentitzen trasteak uzteko garaian. Nolanahi eta non-nahi uzten baititu.   Baina zorionez ez gara denok berdinak, eta noizean behin badago norbait kontu handiz ibiltzen dena, eta traste horiek agerian uzten dituena.   Ongi antolatuta erakargarriagoa izateko.   Zortea badugu, norbaitek begiratu batean erreparatu eta eramateko. Zergatik ez da mezuren bat jartzen trasteak izaten diren zabor-edukiontzi horien lekuetan Mankeko telefonoa jarriz, eta abisatuz ere trasteak etxeetan jasotzen direla? Zergatik traste horiek uzten dituztenek ez dute Mankera hots egiten? Ezjakintasunagatik ala utzikeriagatik? Zergatik ez da gehiago sakontzen edo beste modu batera jakinarazten herritarroi nola sailkatu zaborra? Ez, ez da nahiko egin eta seguru asko ez da inoiz
Irudia
 San Pedro eta gainontzeko santu guztiak Batzuetan zaborra protagonista bihurtzen da. Hori gertatu zen aurtengo Altsasuko San Pedro "jaian".  Nik ez dakit zenbat pertsonek sakabanatu zuten zaborra zelaian, baina lasai asko ibili ziren, nonbait.  Zabaldu ziren argazkiak jende askok ikusi izan genituen eta haserrea piztu zen.  Ulergarria, nola ez! Sokatik tiraka hasiz gero, zenbat istorio aurki ditzakegun, ezta? Duela urte mordo bat Joseba Zabalzaren kontakizun bat eskura iritsi zitzaidan (josebazabalza.net).  Bertan Guatemalako zabortegiaz ari zen.  Jendearen bizitzari lehentasuna ematen zion.  Pertsona haien egunerokotasuna zaborra zen.  Zaborraren artean bizi ziren.  Handik jana hartzen zuten.  Zabortegian bilatzen zutena saltzen ahalegintzen ziren.  Horrela orduak, egunak, hilabeteak, urteak. Gure paisaian ere ez da batere arrotza zaborra.  Ikasi omen dugu bereizten, sailkatzen, botatzen behar den lekura. Baina, tristea bada ere, zaborra nonahi ikusten dut.  Erreparatzen di