Zergatik...?

 

Zabor-edukiontziek, bisita gehiago egiten ditut horra, traste asko izaten dituzte bai barruan, baita ondoan ere.  Ematen du, edo nik behintzat hori da sumatzen dudana horrelako egoeretan, jendeak ez duela inongo lotsarik sentitzen trasteak uzteko garaian. Nolanahi eta non-nahi uzten baititu.  Baina zorionez ez gara denok berdinak, eta noizean behin badago norbait kontu handiz ibiltzen dena, eta traste horiek agerian uzten dituena.  Ongi antolatuta erakargarriagoa izateko.  Zortea badugu, norbaitek begiratu batean erreparatu eta eramateko.

Zergatik ez da mezuren bat jartzen trasteak izaten diren zabor-edukiontzi horien lekuetan Mankeko telefonoa jarriz, eta abisatuz ere trasteak etxeetan jasotzen direla?

Zergatik traste horiek uzten dituztenek ez dute Mankera hots egiten? Ezjakintasunagatik ala utzikeriagatik?

Zergatik ez da gehiago sakontzen edo beste modu batera jakinarazten herritarroi nola sailkatu zaborra? Ez, ez da nahiko egin eta seguru asko ez da inoiz nahikoa eginen ere.

Zergatik ikusten dira plastikozko poltsak zakarrontziak ordez atez ateko metodoan?  Erosoagoa delako, agian?

Zergatik ez bilatu metodorik erosoena eraginkorragoa izateko?

Oso gai interesgarria iruditzen zait sormena lantzeko, betikoa eginez ez baitugu ondorio hobeagoarik izanen.  Eta sokari tiraka hasiz gero…


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak