Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2021
Irudia
2 metro 2 metrotro distantzia dago botatako zikinkeriaren eta zabor-edukiontziaren artean.  Metro gutxi dira, ez dute ia balio ezta kirol proba batendako ere.  Metro hutsalak, baliogabeak, ikustezinak guztiak. Baina garrantzitsuak irabazlearen eta galtzailearen arteko distantzia neurtzeko. Luzatu genezake bi hitz horien arteko definizioa sokatira eginez… 2 metrotan. Julio Anguitak zioenez, institutu batean irakasle zela, ikasle bat ikusi zuen paper bat lurrera botatzen.  Gerturatu zitzaion eta esan zion bota zuen papera hartzeko, arren.  Ikasleak, naturaltasun osoz, erantzun zion garbitzaileak garbituko zuela, horretarako zegoela.  Anguitak errieta egin zion adieraziz garbitzailea ez zela inoren esklabu, langile bat zela.  Paperontzia… 2 metrotara.  Duela urte pare bat sare sozialetan agertu zen mezu batek, honela zioen: “Ipurdi-garbitzailea naiz eta harro nago”.  Emakume hori kexati zen “ipurdi-garbitzaile” hitza mespretxuz erabiltzen ohi dugulako. Kontzientzia izateko… 2 metro luze.
Irudia
                                                                   Zozoa, zu Neguaren lehendabiziko bizpahiru egunetan, zozoak esnatu ninduen goizeko seiak aldera. Ez zen udaberrian izaten den bezain luzea izan kantua, erlojuari ez nion begiratu hegaztien txioka ez baitut inoiz ere erlojupeko probatzat hartu izan, baina minutu batzuk aritu zen, bai, txioka.   Denbora eman zidan ohetik entzuteko, presarik izan gabe jaikitzeko, gozatzen egunsentiaren saria.    Hegazti arrunta da, egunero ikusten den horietakoa. Horregatik bizitzari eskerrak emateko aitzakia bikaina dauka, bere burua arerioengandik babestu dezake eta.   Bideberrian, arrisku-kirola gustuko ote duen pentsatu izan dut maiz, aurrealdetik gurutzatzen da beste aldeko zuhaixketan kokatzeko tupust egin gabe kotxearekin.  Ez da falta gora begiratzea hegaz ikusi ahal izateko, bera beste maila batean dago, behe-auzoetan eta ikarak airean egonen balitz bezala, zuhaixketan erdi estalirik harrapatzen dugu zeharka begira.   Arruntasuna