Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2022
Irudia
                                        David Álvarez    "Izokin atlantikoa egoera dramatikoan dago, eta litekeena da itzulerarik gabeko puntura iritsi izana."                                                            Zorroztailea: artisau handia zara Zorrozteagatik ulertzen baduzu puntak ateratzea eta ironia eta umorea erabiltzea albiste jakin batzuk komentatzeko, aitortu behar dizut zorroztea gustatzen zaidala. Ez dakit horrek artisau egiten nauen, zalantza daukat. Gaur egungo egoera, ingurumenaren ikuspegitik, horren da beltza, ezen, eguneroko albisteak komentatzeko punta ateratzen saiatzen naiz, eta umorearekin jolasten, hori egingo ez banu deprimenteegia izango bailitzateke. Denbora asko daramagu suarekin jolasten: baliabide agortezinak dituen planeta batean bizi garela pentsatzen dugu, eta gure ekintzek eraginik ez dutela sinesten dugu: ez ingurumenean, ez geure buruengan. Eta, argi eta garbi esan beharra dago oker gabiltzala; amaigabeki hazi nahi dugun planeta mug