Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2021
Irudia
                    Hitz eta pitz Agotzenea-ko Urtzirekin eta Anderrekin 1- Urtzi eta Ander, idealistak eta filosofoak? Argi dago filosofada luzeek ekarri gaituztela hona eta idealismo puntu bat gabe ez ginatekeela hain urrun iritsi izanen. Inoiz inork kamikaze bezala ere definitu gaitu. Eta guztiak egia dira hein batean. Baina, era berean, langile, iraultzaile, burugogor, ausarta,… esan digute eta seguru bidean ezagutu gaituen bakoitzak izenondo ezberdin bat erabiliko luke. Gu pozik gaude guztiekin eta eroso gaude egiten ari garen ibilbidearekin. Hobe biziko ginateke agian piska bat kapitalistagoak izango bagina. Edo ez. Auskalo. Asko dira egin ditugun gauzak eta hartu ditugun erabakiak, eta asko bidean geratu direnak. Kontraesanak gara. 2- Etxea ala pertsona, zein da lehendabizikoa? Bizitako azken krisi honetan agerian geratu da, behin eta berriz, pertsonak erdigunean jartzea ezinbestekoa dela. Eta konfinamenduan agerian geratutako beste gauza bat, etxebizitzek duten garrantzia
Irudia
                                                                 Fairy Publizitatea sormen handiko lanbidea izan daiteke.  Etika, batzuetan behintzat, tartean dago eta adibide gisa, fairy garbigarria jarriko dut.  Egoera erakargarria jartzen digu.  Herri bat, bazkaria, mahai luzeak jende askorendako, gertutasuna, denok pozik, festa, garbitasuna, mahai-zapi berdeak, auzolana eta ahalegin gutxi.  Dena perfektua zoriontsua izateko eta, batez ere, fairy erosteko.  Ontzia garbitzean sentituko duzun plazerra ez da nolanahikoa izanen, ez horixe! Zure bakardadean lagunduta sentituko zara fairy ondoan baituzu. Nire eskuetara erortzen den guztia irakurri egiten dut, etiketak, ordea, ez dira hain errazak irakurtzeko, hain dute letra txikia!  Hori garbigarriekin gertatzen ohi da.  Gainera, kimikaria izan beharko nuke osagaiak ulertu ahal izateko.  Beraz, ez ditut irakurtzen.  Baina, hara non aurrekoan eztabaida batean, Menor itsasoa dela eta, garbigarrien kontua atera zen eztabaidan.  Zikinak z