Fairy



Publizitatea sormen handiko lanbidea izan daiteke.  Etika, batzuetan behintzat, tartean dago eta adibide gisa, fairy garbigarria jarriko dut.  Egoera erakargarria jartzen digu.  Herri bat, bazkaria, mahai luzeak jende askorendako, gertutasuna, denok pozik, festa, garbitasuna, mahai-zapi berdeak, auzolana eta ahalegin gutxi.  Dena perfektua zoriontsua izateko eta, batez ere, fairy erosteko.  Ontzia garbitzean sentituko duzun plazerra ez da nolanahikoa izanen, ez horixe! Zure bakardadean lagunduta sentituko zara fairy ondoan baituzu.

Nire eskuetara erortzen den guztia irakurri egiten dut, etiketak, ordea, ez dira hain errazak irakurtzeko, hain dute letra txikia!  Hori garbigarriekin gertatzen ohi da.  Gainera, kimikaria izan beharko nuke osagaiak ulertu ahal izateko.  Beraz, ez ditut irakurtzen.  Baina, hara non aurrekoan eztabaida batean, Menor itsasoa dela eta, garbigarrien kontua atera zen eztabaidan.  Zikinak zirela, kutsakorrak…  Fairy bote bat hartu eta irakurtzen hasi ginen… Nocivo para os organismos aquáticos com efeitos duradeuros.

Kasu askotan publizitateak egiten dituen kanpainak produktuak saltzeko, ez dira batere garbiak izaten garbigarriak izan arren, baina ulergaitza litzateke uretan bizi diren organismoei eragiten dien kaltea jakinda, erosten jarraitzea.




Badago, ordea, alternatiba goiko etiketa horretan ikusiko duzuen bezala



 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak