Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2023
Irudia
Ana Malón, ReforestAcción Nafarroa elkarteko kidea Nola jaio zineten: mintegian ernamuindutako hazi batetik edo modu naturalean?  Batez ere, klima-aldaketaren aurka egiteko zerbait positiboa eta erreala egiteko beharretik sortu ginen. Larrialdi klimatikoaren aurrean, funtsezkoa iruditu zitzaigun ekintzara pasatzea. Hortik dator ReforestAccion elkartearen izena, baso-berritze ekintzara pasatzeko asmo Nafarroa zabala da, nekazarien eskuak dituzue lurralde osoan?  Oraingoz talde txikia gara, pandemia betean hasi ginen, baina oso proiektu interesgarriak lortu ditugu. MITECOko (Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa) mintegiek utzitako grafiosiarekiko erresistenteak diren zumarrak landatzen hasi ginen, eta haiekin elkarlanean aritu ginen Uharteko lorezaintzako arduradunekin. Helduentzako ingurumen-hezkuntzari buruzko hitzaldiak prestatu, gure ingurunean zumarrak landatu, eta txikienentzako ipuin-kontalarien saioak izan ziren. Familia eguna….. proiektu ilusionagarri