Ana Malón, ReforestAcción Nafarroa elkarteko kidea



Nola jaio zineten: mintegian ernamuindutako hazi batetik edo modu naturalean? 

Batez ere, klima-aldaketaren aurka egiteko zerbait positiboa eta erreala egiteko beharretik sortu ginen. Larrialdi klimatikoaren aurrean, funtsezkoa iruditu zitzaigun ekintzara pasatzea. Hortik dator ReforestAccion elkartearen izena, baso-berritze ekintzara pasatzeko asmo


Nafarroa zabala da, nekazarien eskuak dituzue lurralde osoan? 

Oraingoz talde txikia gara, pandemia betean hasi ginen, baina oso proiektu interesgarriak lortu ditugu. MITECOko (Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa) mintegiek utzitako grafiosiarekiko erresistenteak diren zumarrak landatzen hasi ginen, eta haiekin elkarlanean aritu ginen Uharteko lorezaintzako arduradunekin. Helduentzako ingurumen-hezkuntzari buruzko hitzaldiak prestatu, gure ingurunean zumarrak landatu, eta txikienentzako ipuin-kontalarien saioak izan ziren. Familia eguna….. proiektu ilusionagarria. Boluntarioek 80 zumar inguru landatu zituzten bi eremutan. 

Etxauriko Etxarriko Udalarekin lankidetzan, berriz, bertako alkate Txemaren ingurumen-inplikazio handiari esker, 350 zumar landatzeko jardunaldia egin genuen. Etxaurin esaten zaien bezala, “zumarrak”, urteetan landatu izan dituzte ibaiko meandro batean bestelako zuhaitz ezberdinen artean. Lurzati hori birsortzeko plana izan zen, askotariko espezie autoktonoekin, grafiosiarekiko erresistenteak ziren hiru zumar barietateekin aberastu zirenak. Horri esker, zumarrak landatu genituen ibai bazterrean bertako landarediaren artean. Eta horretan guztian, boluntarioek parte hartu zuten hainbat jardunalditan: ingurumen-hitzaldian, landaketen jarraipenean, ureztaketetan eta, nola ez, ospakizunetan. Pozik gaude lortutakoarengatik eta sortutako giro onarengatik.

Arga ibaian ere, Uharten eta Aranzadin, Hezkuntza-jardunaldi batzuk egiteko dirulaguntza lortu genuen. Gure ibaietan hazten diren espezieak eta hemengoak ez diren espeziei buruz hitz egin genuen, hau da, espezie exotikoak eta espezie exotiko inbaditzaile ezberdinez (EEI). Azken horiek mehatxua dira gainerakoentzat, guztiek ez baitute tamaina bera. Ailantori erreparatzen badiogu, adibidez, oso espezie problematikoa da azkeneko 30 urteetan asko zabaldu delako, segur aski, tenperatura-igoeraren ondorioz.

Abantaila handi batekin abiatu ginen Mañeruko proiektuarekin. Izan ere, gure taldeko batek 2017tik zeraman modu altruistan zaintzen Rivaltako Meandroa Mañeruko udalerrian. Ordurako jabetua zen meandroa kolonizatzen hasia zela ailantoa. Lan handiz desagerrarazi zituen. Hazien jatorria herriko sarrerako plazan zegoen; eta udalarekin harremanetan jarri zen. Arazoa azaldu ondoren, Ingurumenari baimena eskatu zioten arazoaren jatorria ziren zuhaitz horiek kentzeko. Duela urtebete 6 jardunaldi egin genituen elkarteko Mañeruko boluntarioekin eta beste batzuekin, eta hainbat gunetatik desagerraraztea lortu genuen. Orain, zaharberritze- eta jarraipen-plana egiteke dago, ailantorik gabeko udalerri izendatu ahal izateko. Arazo honi aurre egiten hasi den Nafarroako lehen udalerria izan da. Eta badira gauza bera egiteko interesa duten udalerri mugakideak ere. 

Informazio-mahaiak ere jarri ditugu, eta ibai-garbiketaren batean parte hartu dugu. Hainbat manifestu babestu ditugu ere, baina egindako lanetan garrantzitsuenak izan dira aipatutako jarduerak. 


Kontzientziak piztu, iratzargailu bat ikusten dut. Eta zuek?




Komunitate zientifikoak behin eta berriz ohartarazten digu zer larrialdiegoeratan gauden: planetako tenperatura 1,5ºC gainditzen badugu, itzulerarik gabeko puntu batera iritsiko ginatekeen. Denok sentitzen ari gara ondorioak: lehortearen, uholdeen eta tenperatura oso altuen ondorioak. Adierazle eztabaidaezin horiek guztiak gorabehera....... ia inor ez da mugitzen. Anestesiatuta gaude, eta arazoa konpontzeko dugun azken aukera galtzen ari gara. Ez da ezer aldatuko gutako bakoitzak ezer egiten ez badu. Beraz, zera esango nuke: iratzargailu baten ordez ponpa bat ikusten dudala, tenporizadore batekin, atzerako kontaketa egiten ari dena. 


Ingurumen-hezkuntza eta -sentsibilitatea. Iragankorrak dira, edo ur-tanta baten ahalmena dute? 

Oso garrantzitsuak dira. Hala ere, oso denbora gutxira arte, klima-aldaketa bera existitzen zela onartzeko borrokatu behar izan dugu. Horrekin esan nahi dut oraindik arazoa digeritzen ari garela, benetan zer egin jakin gabe eta benetako tamaina ulertu gabe. Erakundeek erantzukizun handia dute, ausartak izan behar dute. Egia kontatu behar diete herritarrei hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren bidez, baina horretarako tresna egokiak eman behar dituzte. Dekretu eta lege serioak egin behar dituzte trantsizioa bermatzeko. Asmo handiko legeak, eta, gainera, bete egin behar dira. Nafarroan, esaterako, Hondakinen Lege ona dugu, baina oso mantso doa, eta berreskuratzehelburuak ez dira betetzen. Beste adibide odoltsu bat da Klima Aldaketaren Legea, ez baita bere helburuak betetzen ari. Tira, berandu gabiltza eta gaizki goaz, gainera, denok dakigu zein egoeratan gauden... ZEREN ZAIN GAUDE, ordea? 

Herritarrok erantzukizuna ere badagu. Ezin dugu besoak gurutzatuta egon erakundeek dena egin arte: uholdeetarako EZ gaudelako prest, ez eta ematen ari diren seigarren belaunaldiko suteetarako; eta ez gaudelako prest gure nekazaritza, abeltzaintza, turismoa eta abar etorkizun hurbilean eraldatuko dituen lehorterako. Beraz, herritarrak animatzen ditugu parte hartzera, batez ere, egoera horiek guztiak kontuan hartuta mobilizatzen diren udalerrietan eta klima-aldaketaren aurrean erresilienteagoa den etorkizuna lortzen saiatzen diren udalerrietan.  


Ataza-zerrenda handia dugu, nola konpondu itxaron zerrendarik egon ez dadin? 




NBEren kalkuluen arabera, biztanleek haien ekintzen bitartez isurketen % 20 murriztu ditzakete. Beraz, lehen zeregina hori da: zer moduz doa zure %20a? Karbono-aztarna ospetsua, esaterako, 8 urteko haur batek lezio bat eman diezazuke karbonoa murrizteko zer egin behar den baitaki. Emisioen beste % 80a enpresek igortzen dituzte, baina zalantzarik gabe, gure 20ak 80 horretan eragiten du, nahiz eta lan hori, herritarrak zaindu behar dituzten gobernuei eta erakundeei dagokien. 


Berriro populatzeko zuhaitzak moztu. Txiste txarra ala jolasa? 




EEI bat moztea eta eremua espezie autoktonoekin leheneratzea biodebertsitatea kontserbatzeko egin beharreko betebeharra da. Eta zenbat eta lehenago egin, orduan eta hobeto. Orain arte inork egin ez duena egin behar dugu, eta, gainera, premia larria dugu. Zer ikusten duzue, zaborretan bildutakoaz harago, garbitzen duzuenean? Ba al dago osasun-langilerik taldean? Grafiosi gabeko zumarrengatik diot.


Nola finantzatzen da baso bat?

Basoa izateko nahiarekin finantzatzen da. Ez du zertan garestia izan, boluntarioek parte hartzen badute, proiektuan parte hartzeko aukera ematen badiezu, hobeto. Gutxieneko inbertsio batzuk egin behar dira zuloak egiteko, landareak, tutoreak eta babesleak erosteko, eta landaketaren ureztatzejarraipena egiteko. Baina administrazioek modu askotan lagun dezakete eta udalerriek ere parte har dezakete. Esan dudan bezala, hori egin nahi izatea da kontua. 


Zergatik 300 zumar eta ez 300 zuhaitz desberdin? Ez al litzateke gaixotasunak eta izurriteak saihesteko modu bat? 




Zumarra oso ugaria zen Nafarroa osoan. Iruñean, adibidez, ale bikainak zeuden Sarasate pasealekuan eta Takonera pasealekuan, eta grafiosiarengaik moztu behar izan zituzten. Ministerioak lortu ditu gaixotasun horri aurre egiten dioten hiru zumar mota, eta doan banatzen zituzten baldintza batzuekin: jarduketaplan zehatz bat eta horien jarraipena eginez gero. Beraz, oso ondo iruditu zitzaigun iraungitzear dagoen espezie hori berreskuratzen joateko. Zuhaitz horiek aurrera ateratzen badira, birsortzeko aukera izango dezakegu. Eta lehen esan dudan bezala, beste zuhaitz batzuekin eta leku desberdinetan tartekatu ziren. 


Zuhaitz batzuek suteak baliatzen dituzte zabaltzeko. Lehorteak hondamena dakar. Fenomeno horiekiko erresistenteak diren espezieak erabiltzen dituzue? Nola aukeratzen dituzue espezieak? 

Gu talde txikia eta gaztea gara, eta orain arte kontatu ditudan esperientzietan aritu gara. Baina kasu bakoitzean ikusi beharko litzateke, lekuaren eta baldintza klimatiko, orografiko eta hidrografikoen arabera, zein den espezierik egokiena. Nafarroako erkidego berean oso eremu desberdinak ditugu, ezaugarri desberdinekin, hala nola, Bardea eta Bertizko jaurerria. Eta, gainera, kontuan hartu behar da etorkizunerako klima, bero handiago egitea.


Ailanthus altissima, hain larria al da bere presentzia? Zer egiten duzue horri buruz edo zer egin genezake? 




Ailantoa espezie exotiko inbaditzaile gisa katalogatuta dago. Hau da, debekatuta dago landatzea eta lorategietan edukitzea. Espezie exotiko asko ditugu, eta ez dira arazo, baina ESPEZIE EXOTIKO INBADITZAILEA bada, horrek esan nahi du nolabait aldatu egiten dela, eta basa-fauna eta -florari eragiten diola hainbat arrazoirengatik, eta desagerrarazi egin behar da, biodibertsitatea eta ekosistema autoktonoak arriskuan jartzen baititu. EEI gehiago daude Nafarroan, baina Ailantoaren tamaikorik bat ere ez. Horregatik, garrantzitsua da hura desagerraraztea eta klima-aldaketari erresilienteak zaizkion espezie autoktonoekin birjartzea.

Mañerun egin genuen bezala, lehenik eta behin udalerrian Ailantoen mapaketa egin behar da. Ondoren, udalak baimena eskatzen dio Ingurumenari horiek mozteko, haziak bereizi eta erretzeko, arazoa zabal ez dadin eta kaltetutako eremuak espezie autoktonoekin birjartzeko. Eta hori guztia, herritarrei zergatik egiten den azalduz eta parte hartzeko eskatuz.

Norbanakoek ere parte har dezakete, Inaturalist aplikazioa jaitsiz. Bertan igo ditzakezu ailantoak, mapaketa errazteko. Aplikazio horren erabilera azalduko dugu gure web orrian reforestaccion-nafarroa.org 

 

Zuhaitz eta zuhaixka ugari dituen baso hostotsua irudikatzen dut. Ura, animaliak eta flora. Egingo zenukete? 

Ama naturak berez egiten du hori, modu naturalean, baldin eta tartean sartzen ez bagara. Milioika urtetan egin du eta gu denbora gutxian desorekatzen, suntsitzen eta eraldatzen ari gara. Gauza zozo samarra, gainera, geure existentziaz ari baikara. Aldaketa klimatikoa, galtza bakero bat bezala da, denboraren poderioz aienatuz doana. 


Zer berritu beharko litzateke kolorerik gabe gera ez dadin? 




Ekin. Ez dago denborarik galtzeko. Ez itxaron besteek zugatik egin arte. Gauzak aldatzea nahi baduzu......... ZU EZ BAZARA, NOR?..... ORAIN EZ BADA, NOIZ?


Ikuspegi "naturala" duten toki-erakundeak ditugu?

Badira, larrialdi klimatikoa ulertzen jakin duten udalerriak, eta klimaaldaketaren aurrean erresilienteagoak izateko eta biodibertsitatea kontserbatzeko urratsak ematen ari dira. Suteei aurre egiteko prestatzen ari dira, basoberritzeko eta zuhaitz-babesleku klimatikoak sortzeko, bertako uren kalitatea babesteko eta herritarrak informatzeko. Zalantzarik gabe, herri horiek prestatuago egongo dira, eta, gainera, erreferente garrantzitsuak izango dira beste batzuek beren urratsak egin ditzaten. Erakundeen aurretik doazela esan genezake, zalantzarik gabe. 


Trukea egingo dugu? Zer emango zenukete eta zer eskatuko zenukete?




Aholkularitza ematen dugu eta Mañerun dugun esperientzia partekatzen dugu. Eta EEIei dagokienez, Ailantoren berri ematea eskatzen dugu: Ailanto, la invasión silenciosa https://www.youtube.com/watch? v = t5DdGKC2UZY

 Eta, batez ere, herritarren mobilizaziorako deia eskatuko genuke, aurrean dugun erronka izugarria delako, hala ere, aurre egin dezakegu.





Argazkiak: ReforestAcción Nafarroa

Web orria: reforestaccion-nafarroa.org

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=t5DdGKC2UZY

Itzulpena: Amaia Amilibia Salgado 



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak