Sen ona bilatzen da

Ez naiz Afrikan bizi.  Han biziko banintz ez nuke aldarrikatuko zebra-biderik.  Ez horixe!  Baina bizitzak hona ekarri nau, erdi patua, erdi aukeratuta.  Eta hemen, gure auzo xume honetan, bideberria dugu.  Hau poza! Ez gara inora joan behar bila, bertan dugu.

Autobia egitean gure bideberriak maila aldatu zuen eta errepide nazionala izatetik bertako errepidera izatera pasatu zen.  Hala ere, oinezkoendako bidea egin ziguten arriskurik gabe bideberria gurutzatzeko.  Marra txuriak ere, zebra-bideak, lau, gure auzoraino joateko margotu zituzten.  Honi mugikortasun jasangarria hots egiten diote orain.  Oinez joateak ez du kutsadurarik sortzen eta, antza, herria atseginagoa bihurtzen du horrek.  Hau poza! Ez gara inora joan behar aire kutsatuta ez arnasteko.  Bertan dugu aire garbia.

Baina, ai! Afrikan bizi nahi nuke naturaltasunez zebra-bideak izateko.  Hemen, gure auzoan, Zuntaipen, Altsasuko auzo honetan, adin askotariko pertsonak bizi gara.  Hau poza! Hamarkadaren arteko harremanak izateko aukera ezin hobea.  Ez gara inora joan behar bila.  Bertan ditugu.  Baina, ai! ZEBRA-BIDEAK KENDU DIZKIGUTE! “Gure” agintariek ez dute horretan ardurarik izan nahi eta guri, oinezkooi eta gidarioi, ardura eman digute ongi kudeatuko dugulakoan, nonbait.   Hau poza! Arduratsuak gara, ez gara inora joan behar bila.  Bertan gaude.


Baina, ai!  Gure zaharrak ezin dira lasterka ibili.  Zaharrak, herrenak, osasuntsu ez gaudenok ere ezin dugu lasterkarik egin.  Diskriminatzailea ez ote den erabaki hori galdetzen diot neure buruari. 




Auzokide zein Zuntaipetik paseoan ibiltzen zaretenok, paseatzaile izan edo gidari, ERNE!  Sen ona aurkitu arte arriskuan egonen gara|


Oharra:  Zebra-bideak kendu dituztenak Nafarroako Gobernuko departamentu batekoak izan dira.  Hain zuzen, bideberri hori bere kargu dagoen departamentua.

Iruzkinak

  1. Eskerrik asko horren inguruko informazioa emateagatik. Orain dela gutxi bertatik pasioan ibili ginen eta harriduraz ikusi genuen Zuntaipetik herrirako tartean zeuden zebrabide guztiak ezabatu dituztela.
    Egia esan, ez da ulergarria "ondo" zegoena, okertzea. Hau da, oinezkoak arriskuan jartzea.
    Horren inguruan zerbait egin beharko litzateke.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak