Aritzalkoko zubibidea
Sakanatik
ibiltzen ziren Ibilgailuen kopurua handitzen joan zen heinean, aldaketak ekarri
genituen gurera. Lur emankorra zena
asfaltoa bihurtu genuen. Autobiak puska
mardula kendu zion naturari eta oztopo jasanezina bihurtu da animaliendako. Gainera,
autobiako hainbat tokitan erdibitzailea erabat itxita dago. Nik, jo eta bertan hilda utzi nuen
azkonarra. Iturmendin izan zen
ezbeharra. Azkonarra erdibitzailetik
zetorren eta leku hori erabat itxita dagoenez, ezin izan zen handik
pasatu. Buelta eman eta nirekin topo
egin zuen.
Joan den
apirilean hedabide batzuek berri pozgarri bat zekarten. Aritzalkon zubibide bat jarri nahi dute
animaliek bide bat izan dezaten bideberria eta autobia gurutzatu ahal izateko,
bizitzeko, alegia. Artikuluan hilda gelditu diren animaliak aipatzen ditu,
eskertzekoa jakiteko zer nolako fauna dugun gure alde honetan. Seguru asko ez da konponbide bakarra izanen
eta bere argilunak izango dituela proiektu honek, baina egiteko asmoa badago
zerbait larria gertatzen ari da.
Egunkarian
agertzen den zerrenda, ordea, oso motz gelditu da -hegaztiak eta ornogabeak ez
dira ageri esate baterako- bideberrietatik eta autobietatik kanpo badaudelako
beste bide batzuk ibilgailuak ere ibiltzen direnak -pertsonak ahaztu gabe guk
gureak ere egiten ditugulako- eta datu horietan agertzen ez direnak. Hilda bukatzen duten animalia askok, txikiak
direnak batez ere, ez dute inoiz lekurik
izanen estadistiketan, baina egon badaude.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina