2 metro
2 metrotro
distantzia dago botatako zikinkeriaren eta zabor-edukiontziaren artean. Metro gutxi dira, ez dute ia balio ezta kirol
proba batendako ere. Metro hutsalak,
baliogabeak, ikustezinak guztiak. Baina garrantzitsuak irabazlearen eta
galtzailearen arteko distantzia neurtzeko. Luzatu genezake bi hitz horien
arteko definizioa sokatira eginez… 2 metrotan.
Julio Anguitak
zioenez, institutu batean irakasle zela, ikasle bat ikusi zuen paper bat
lurrera botatzen. Gerturatu zitzaion eta
esan zion bota zuen papera hartzeko, arren.
Ikasleak, naturaltasun osoz, erantzun zion garbitzaileak garbituko
zuela, horretarako zegoela. Anguitak
errieta egin zion adieraziz garbitzailea ez zela inoren esklabu, langile bat
zela. Paperontzia… 2 metrotara.
Duela urte pare
bat sare sozialetan agertu zen mezu batek, honela zioen: “Ipurdi-garbitzailea
naiz eta harro nago”. Emakume hori
kexati zen “ipurdi-garbitzaile” hitza mespretxuz erabiltzen ohi dugulako. Kontzientzia izateko… 2 metro luze.
Pipa jaleak asfaltoa ereiten igarotzen dituzte orduak. Emankorrak ez diren lurrak ereiten, ekilorerik jaioko ez diren… 2 metrotan. Atzetik etorriko dira erratzak, eskularruak, bigarren mailako langileak… garbitzaileak.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina