Aldarrikapenak eta kutsadura



Aurrekoan Iruñera joan nintzela, Celaá hezkuntza legearen aurka kotxe karabana bat ikusi nuen.  Hasiera batean, eta nahiz eta puxika laranjak ikusi kotxeetan, ez nintzen konturatu aldarrikapen baten aurrean nengoela. Klaxona jotzen hasi zirenean erreparatu nion horri. Eta horrek zer hausnartu eman zidan.  Kasu honetan ez zen aldarrikapen bera belarrietan min egin zidana (norberak jakinen du zer aldarrikatu, horretan libre izan dadila), baizik eta ateratzen zuten zarata. Horri kutsadura akustikoa deritzo.

Sinonimoak jartzen ditugu zarataren inguruan eta badirudi zaratarik ez dagoen lekuetan ez dagoela bizitzarik. Zer esanen ligukete saguzarrek? Eta hontzek? Iluntasunak ematen duen isiltasunean bizitza aurkitzen dute.

Zaratak ezinegonak eta gaitzak sortzen dituela nabarmena da.  Loan, estresean, nekean, baita ikasketetan ere eskola-porrota zarataren ondorio bat omen da.  Zarataren aferak urrunetik dator; Cesarrek, bere garai haietan, debekatu egin zien zalgurdiei Erromako kaleetatik ibiltzea, kale harriztatuetatik ibiltzean sortzen zuten zaratagatik. Beraz, ez da gaurkoa gai hau.

Baina, aldarrikapenak kutsadurarik gabe egin ote daitezke? Plastikozko pankartak, klaxona, puxikak…  Eskabidea egina dago nork berea egin dezan.  

Argazkia: internet




Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak