Sakanako Mankomunitateari eta Udalbatzei
bidalitako idazkia
Cortaderia Selloana Zelandin, (Altsasu)
Sakanako Udalbatza guztiei eta Mankomunitateari
Idazki honen bidez Cortaderia selloana edo Panpa-belarra landareari buruz informazioa helarazi
nahi dizuet.
Jatorriz Hego Amerikakoa da, eta gaur egun haren hedapena larrialdi ekologikotzat jotzen da
munduko herrialde gehienetan.
Espezie Inbaditzaileen Espainiako Katalogoan Cortaderia espezie guztiak daude jasota. Espezie
Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa arautzen duen abuztuaren 2ko 630/2013 Errege¬¬-
dekretuaren 15. artikuluak ezartzen duenez, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak (MITECO), erkidego
eta hiri autonomikoekin batera, katalogoan jasotako espezie exotiko inbaditzaileak kudeatzeko,
kontrolatzeko eta desagerrarazteko estrategiak landuko ditu, koordinatuta, Natura Ondareari eta
Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 64.5 artikuluan ezarritakoarekin bat
etorriz. Era berean, aipatutako 630/2013 Errege-dekretuaren 16. artikuluak estrategia horietan
gutxienez jaso beharko diren edukiak ezartzen ditu.
Hasiera batean, zenbait ingurune antropikotan zabaldu bazen ere, hala nola abandonatutako
eremuetan, azpiegituren sorkuntzetan, hondakindegietan eta kostaldean, gaur egun, ordea, eremu
gehiagotan aurki dezakegu.
Landare bakoitzak milaka hazi izan ditzake, haizeak barreiatuko dituenak kilometro askotara.
Hori dela eta, beharrezkoa da Sakanako herri guztiak lankidetzan aritu daitezen aipatutako landarea
desagerrarazteko, ondorio larriagoak saihestuz.
Jakina da Cortaderia selloanak ingurumenaren gaineko eraginak sortzen dituela.
Hona hemen horietako batzuk:
* Bertako landaredia bisortzea eragozten du, lurraldeko biodibertsitatea pobretzen du eta
kate trofiko osoan hausturak eragiten ditu.
* Hostoek eragindako ebakiek inbaditutako eremuak erabiltzea eragozten du ( animaliei,
pertsonei…).
* Espezie alergenikoa da, eta udazkeneko bigarren alergiaren gailurra eragiten du.
* Espezie pirofiloa da, material sukoi asko ematen baitu, eta, gainera suteen ondoren
berriz atera egiten da.
Instituzioen zeregina herritarrok sentsibilitzatzea litzateke, eta bereziki, landare hori duten
herritarrei legedia eta desagerrarazteko metodorik egokienak jakinaraztea eta hondakinen kudeaketa.
Azken batean, gure esku dago neurri egokiak hartzea Panpa-belarra (Cortaderia selloana).
Gure eremu osotik desagerrarazteko, horrela ekidituko baitugu nahi ez den arazo bihurtzea,
Arku Atlantiko osoan gertatzen den bezala, horrek gure ingurunean izango lituzkeen ondorio
negatiboekin (pertsonengan, animaliengan, landaretzan, habitatetan, etab.).
Horri buruzko lege bat dago, RD63072013, erakunde guztiek kontuan hartu beharko luketena.
Honi erantsita doa “Web-orri interesgarriak” izeneko atalean.
Sakanako hainbat herritan daukagu eta, oraingoz ale
solteak ikusten diren arren, Altsasuko kasuan, dagoeneko hainbat
landare aurkitu ditugu basoan bertan, eta horietako batzuek
lumak zituzten.
Altsasuko basoaren zati batean egiten ari garen erauzketajarduketan ikusi dugu Panpa belarrak (Cortaderia selloana)
birsortzeko indar handia duela. Sustrairik gabe ere sortzen da, eta
beraz, askoz errazagoa litzateke txikia denean erauztea, handitzen
denean baino; izan ere, hondakinen kudeaketan kontu handiz
jokatu behar da, berriro ugaldu ez dadin.
Jarduketa-eremuak
Aleak agertzen diren heinean kentzea funtsezkoa da espezie hau
zabaldu ez dadin.
Hainbat jarduera egin dira 2024-2025ean, bi zatitan:
1 - Udazkenaren amaieran landarea erauztea.
Esku-hartzearen prozesuan, lehenik eta behin sastrakaz garbitu egiten da landarea, ondoren
sustraia atera ahal izateko.
Egiaztatu da landarea kanpoan utziz gero, batzuk deskonposatu egiten direla, baina landare
gehienak berriro sortzen direla; beraz, jarraipen zorrotza egin behar da.
Orain bigarren zatian gaude. Fase horretan sustraia suntsitzen da. Sustraiak zurezkoak
eta gogortasun handikoak dira.
E K I N T Z A E R E M U A
Gaiarekin lotutako web-orriak:
https://www.miteco.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especiesexoticasinvasoras/ce-eei-catalogo.html
https://www.boe.es/eli/es/rd/2013/08/02/630/con
https://lifecoopcortaderia.org/
https://lifecoopcortaderia.org/wp-content/uploads/2024/09/ES-Manual-de-buenas-practicas-paraelcontrol-de-Cortaderia2022.pdf
Sinadura
Gixane Andueza Goikoetxea
Altsasu, 2025eko martxoaren 10a
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina