Batean kale, bestean bale
Basoan nindoala "zubi" horrekin egin dut topo. Herdoilak jan duen burni puska hori apaintzeko baldosak jarri dituzte. Norbaitek lana hartu du baldosa horiek bertara eramateko. Zertarako, ordea?
Baldosa bat jasotzea besterik ez zen behar jakiteko jarri dituenak zuloak estaltzeko asmoz izan dela inork minik hartu ez dezan. Banakako ekintzak beharrezkoak ere badirela erakusten digu honek.
.................
Baten batek hori saihestu nahian, zuhaitzaren adarrekin babestu egin nahi izan ditu gure anfibioak. Berriro banakako ekintza batek salbatu ditzake gure natura.
.................
Espezie inbaditzaileen gorabeherek ez dirudite bukaera onik izanen dutenik. Panpa-belarra edo Cortaderia selloana landarearen kasua oso larria da hainbat lekutan. Altsasun basoan dugu jada, eta arazoa handitu ez dadin, landare batzuk kendu dituzte errotik.
Momentuz, jende gutxiko ekintza izaten ari da.
....................
Zuhaitzaren magalean argizariak (abendua euritsua joan zaigu), arroza, babarrun aleak eta santu baten irudia. Zer eskatu ote nahi zuen hori guztia jarri duenak?
........................
Ez ditut gure herrietako dermioen izenik ezagutzen, baina liluraturik gelditzen naiz irakurtzen ditudan aldiro. Hau aberastasuna!! Kontua da, kasu honetan, Urdiainen hain zuzen, ezin dela apenas ezer irakurri horrenbeste lana egin ondoren. Arrazoia arrastoak edo marrazkiak edo jarri nahi duzuen etiketa, gustatzen zaizkion edo zaizkien horiei, artista hutsak, besteen lanari ez diotela inongo baliorik ematen. Beren burua azaldu nahi izan dute guztiaren gainetik eta guri, ezagutza aberasgarri hori, lapurtu egin digute. Beharbada, egunen batean norbait animatuko da txukuntzen denon mesederako.
.........................
Urdianen prestatutako baso-igel jauzkariendako baltsan, aldiz, emaitza onak direla ematen du. Igelak daude, baita predatzaileak ere, esate baterako koartza. Toki ederra denboratxo bat lasai asko behatzeko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina