Haritz eroriari, orok egur




Badaude basoaren zauria estali nahi dutena: urte berriko algara eta musika.  Poliziaren sirenak beste doinu bat ematen dio abestiari dena isilarazten duen arte.  Basoa bakean dago berriro.  Korbidoek beren karrankez betetzen dute airea.  Berriro isiltasuna.  Hutsunean barna abiatzen naiz bizitza aurkitu nahian.  Ruskoa dago, berde-berdea.  Gustatu zait opatzea haritz amerikarren hostoen artean.  Bizirik dirau. 




Motzondo bat bidean.  Begira geratzen natzaio.  Eraztunak ditu, ugari. Zenbatzen hasten naiz, baina eraztunak lausotzen dira.  Beharbada makinen eraginez.  Agian, nire ezjakintasuna da bere bizitza irakurtzean.  Izan ere, zuhaitz baten gorabeherak jakitea ez da gauza makala izaten.  Zuhaitz asko begiratu behar izan dira eta ezagutu esanahia.  Larra ebakien artean mugitzen naiz.  Beste motzondo bat dago.  Hau zuloz beteta.  Gerturatzen naiz, baino ez dut animaliarik ikusten.  





Okilak entzuten ditut.  Ez naiz oraindik gai bereizteko.  Xabi Lopezek kontatzen ziguna gogora ekarri nahi dut:

Txalaparta horren garaia, potentzia eta maiztasuna ezagututa soinujolea nor den asmatu dezakegu. Gure basoetan bost motatako txalaparta soinuak entzun ditzakegu, beraz   bost txalapartero desberdin dauzkagu. Arruntena okil handia da (Dendrocopos major), txalapartari nekaezina.

Okil berdea (Picus viridis) oso gutxitan jotzen du, baina samur detekta daiteke bere irrintzia  nahastezina baita.

Bestalde okil beltza (Dryocopus martius), okilen artean handiena dugu, txalaparta indar handiz astintzen du. Zorionez, gure mendi magaletan gero eta arruntagoa den hegaztia da. Kantua ere nahastezina da.

Okil txikia (Dendrocopos minor), etxe txolarrearen  tamainako txoria dugu, lehengusu txikia dela esango genuke. Gure ibai inguruak eta hariztiak maite ditu, kalitate handiko habitaten adierazlea dugu. Honen txalaparta askoz apalagoa da, bolumen baxuan jotzen du, tamainak kasu honetan garrantzia badu…

Azken paragrafoa Sakanako harribitxi  bati eskainiko diot; Okil ertaina (Dendrocopos medius). Tarteko tamaina duen okila dugu, haritz, ametz zein erkametz baso helduak maite dituen hegaztia da. Sakanan egindako azken prospekzioek zita gehiago ematen ari dira. Albiste bikaina, Nafarroako mehatxatutako faunaren katalogoan “Kaltebera” kategorian sailkatuta baitago.

Okilak non dauden jakin nahi nuke nik, eta gorantz so egiten nengoela, hanka putzu batean sartu dut.  Nahiko handia da.  Arrautzez beteta daude eta horrek izugarri pozten nau.  Bertatik ez dakit zer urlehortar mota aterako ote den. 




Pentsamendu horietan murgildurik, makinek putzua kutsatu dutela erreparatu dut.  Eta izugarrizko amorrazioa sentitu dut neure baitan.  Zenbat min azalarazten ari den zati honetan!  Berriro okilak.  Habitataren galerak lau haizetara zabaltzen ari ote dira?  Dena delakoa, erregaia






BASOITXI: jolas eta irri.
Azkenaldian sortu dira, hamaika
iritzi; moztu? ez moztu? zerbait egin
Basoitxin?
Aurreko altsasuarrek ereindako
lantoki; gaur baso-bitxi.
Dameroengatik da ezaguna, ederra
dena ez eraitsi.
Herritik gertu dago, beraz, aisi-erabilera
ez gutxietsi, Altsasuko 
altxor preziatua baita Basoitxi.
Pinadi ta amerikar harizti, izakien
bizitoki.  Hemen bizia dago, nolatan
hautsi?
Amerikarrak izateagatik, ez ditzagun
gaitzetsi; udazken kolore gorriz
janzten baita eder aski.
Zabal daitezen landare-zuhaitzak,
sarri eta ugari; altsasuar-berriak
etorriko baitira etzi.
Basoa zutik jarrai beza, ez dezagun
etsi, natura-arnasgunea, ez inoiz
itzali.

Abestia:  Amaia Amilibia Salgado





Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak