Soka dirudi


Bideak eramaten nau ingurua ezagutzera.  Besteek zapaldutako lurra leuntzen doan heinean nire pausoak segurtasunaz betetzen du bidea. Landareek aurreratzen naute. Presa dute jaiotzeko, loratzeko, haziak botatzeko eta, nekez, hiltzeko bide bazterrean. Hurrengo zikloaren begira geldituko dira, zedarriturik bide bazterrean.

Ez dira bakarrak.  Beste bat dago. Soka dirudi urrutitik begira. Erne, ordea.  Ikusten dira soka antzeko diren horiek lurrean botata, denon begiradaren aurrean zeruari so eginez eta ezer ikusi gabe. Ezin.




Zamenis longissimus da lurrean dagoena, zeruari begira, ezer ikusi gabe. Euliak daude inguruan, gainean.  Ondoan egon nahi dute.  Arrautzak jarri nahi dituzte ahoan, sudurrean, begietan zein zaurietan.  Ez dago denbora galtzerik.  Ondorengoak izan nahi dituzte.  Orduak zain. Zamenis longissimus ezagutzen ez dugun denboran mugitzen hasia da honezkero. 

Bideak bizitza ebakitzen du hainbatetan.  Askotan. Maiz.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak