Goitizen bat
jarri zion. Bereganatu nahi zuen kanpora
atera zitzaiona, arrotza sentitzen baitzuen.
Horregatik, akaso, elbarri geldi ez zedin, goitizena helduleku bihurtu
zuen.
Charlie Hebdon
gertatutako atentatua ahaztuta neukan duela hilabete batzuk irratian aipatu
zuten Philippe Lançon-en liburua entzun nuen arte. Beldurraren izua somatu nuen nigan. Jakinmina ere, hor nonbait. Eta aipatutako liburua erosi nuen, zer
aurkituko ote nuen gogoz. Esperientzia
gogorrak imanak bezalakoak dira.
Bizipenaren geltoki, garraioaren atzerapena.
Apalategian utzi
nuen denbora luzez. Zabaltzerakoan
mamuak aterako zirelakoan, edo gainditu gabeko prozesuak. Proust, Kafka, Bach… Museoak, kuadroak, ARTEA
eta KULTURA letra larriz inprimatuta denboraren ziegan.
Adierazpen-askatasuna
kolokan, umorea paretaren kontra.
Eta orain neure
buruari galdetzen diot ea ez ote garen izango, gure mundu mugatuan, adierazpen-askatasunaren
biktima eta borrero, biak aldi berean.
Esperientzia
lanpara arin bat da, eramaten duena bakarrik argitzen duena (El colgajo –
Philippe Lançon)
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina