Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2024
Irudia
                     STOP CORTADERIA SELLOANA Azken bolada honetan Cortaderia selloana edo Panpa belarra-ri buruz berri asko ikusten ari naiz.  Beharbada nire begirada horretan dagoelako, eta horregatik landare horren berriak erakartzen ditut niregana imanak balira bezala. Kontzientzia sortzeko asmoz edo, berriek larriki adierazten dute landare honen zabalkundea egunetik egunera handitzen doala.  Eta Sakana lekukoa bihurtu egin zaigu, bertan eta herri askotan, denetan ez bada, landare honen lumek harro erakusten dute haizearen laguntzaz ehunka jaio daitezkeela. Goitik behera begiratzen digute, bizpahiru metro handitu daitezke eta. Ez da espezie inbaditzaile bakarra, baina bai kaltegarrienetako bat. Hain da garrantzitsua, STOP LIFE CORTADERIA SELLOANA proiektua jarri zela abian duela urte batzuk. Portugaldik Frantziara mendikate kantauriar osoa harrapatzen du. Nafarroan ez gaude proiektu honen barruan, eta ez dugu horrenbe...