Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abuztua, 2025
Irudia
                                     Silverioren alaba Esan ohi dutenez, zahartzaroa jakintza gehien duen belaunaldia da. Baita urte gehien pilatzen duena. Matematika azterketa  egin behar nuen eta zahar-etxerantz abiatu nintzen han ezagutza handia aurkituko nuelakoan. Matematika ez zait gustatzen eta kosta egiten zait horrenbeste sinbolo eta laberinto harrapatzea. Beraz, uste nuen leku egokira joanen nintzela. Arratsaldea zen. Hogeiren bat agure zeuden taldeka mahaietan eserita. Batzuk jolasten, beste batzuk begiratzen, eta gutxi batzuk solasaldian.  “Hau zortea nirea!! Batekin nahikoa izanen nuke, baina aukera izatea ez zen gauza makala ezta ere”.  Solasaldian zeudenengana jo nuen. Herrian udalak egin behar zuenaz marmarka ari ziren.    Oso pertsona hezia naizenez, neure burua aurkeztu nuen eta zein zen nire asmoa argi eta garbi utzi nien. Elkarri begiratu zioten har...