Eskola Txikia nintzenean eskolara eraman ninduten gurasoek. Herri txikia zenez eskola ere txipia zen eta ikasle gutxi geunden bertan. Ni gazteena nintzen eta sartu nintzenetik ez zen haur gehiago etorri. Zazpi lagun ginen, besterik ez. Gure maistra, adineko emakume bat, beti berandu iristen zen. Esaten zuenez, zituen ametsak apuntatu behar zituen ez ahanzteko eta horrek atzeratu egiten omen zion irteera. Ametsak bidaiak zirela zioen, eta bidaiak ezin direla erditik moztu ogiak balira bezala. Batzuetan negurako egiten zuen jertse bat edo beste, edo soinekoren bat josi, eta bera horretan zegoen bitartean, zazpiok bere inguruan egoten ginen sutondoan bezala. Oso hozbera zen eta negua iritsi orduko, jertsea mustu egiten zuen. Horrela pasatu nituen hiru urte nire ikaskideak beste eskola batera joan ziren arte. Bakarrik gelditu ginen maistra eta biok. Berak beti bezala jarraitzen zuen, ez zuen inongo asmorik ohiturak aldatzeko. Ametsak apuntatu, berandu iritsi, josi, puntua egin....
Mezuak
Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2026