
2 metro 2 metrotro distantzia dago botatako zikinkeriaren eta zabor-edukiontziaren artean. Metro gutxi dira, ez dute ia balio ezta kirol proba batendako ere. Metro hutsalak, baliogabeak, ikustezinak guztiak. Baina garrantzitsuak irabazlearen eta galtzailearen arteko distantzia neurtzeko. Luzatu genezake bi hitz horien arteko definizioa sokatira eginez… 2 metrotan. Julio Anguitak zioenez, institutu batean irakasle zela, ikasle bat ikusi zuen paper bat lurrera botatzen. Gerturatu zitzaion eta esan zion bota zuen papera hartzeko, arren. Ikasleak, naturaltasun osoz, erantzun zion garbitzaileak garbituko zuela, horretarako zegoela. Anguitak errieta egin zion adieraziz garbitzailea ez zela inoren esklabu, langile bat zela. Paperontzia… 2 metrotara. Duela urte pare bat sare sozialetan agertu zen mezu batek, honela zioen: “Ipurdi-garbitzailea naiz eta harro nago”. Emakume hori kexati zen “ipurdi-garbitzaile” hitza mespretxuz erabiltzen ohi dugulak...