Txingurriak eta abiadura
Duela hilabete
gutxi batzuk, 30 kilometro orduko abiadura ezarri behar zenean Bilboko kaleetan,
eztabaida sortu zen jendearen artean.
Batzuei ongi iruditu zitzaien araua, beste batzuei, ordea, ez. Hauen artean lanerako erabili behar izaten duten
autoa zeuden, hau da, taxilariak, banatzaileak, autobus-gidariak, etab. Entzule
batek mezu bat bidali zuen irratira esanez zenbat eta abiadura gutxiago izan,
orduan eta auto-ilara gutxiago sortzen direla.
Eta momentu horretan txingurriak etorri zitzaizkidan burura.
Mehdi Moussaid
ikertzaileak dioenez, gizon-emakumeek ez bezala, txingurriek erritmo konstantea
izaten omen dute, egonkorra eta ordenatua multzoan ibiltzen direnean. Eta Audrey Dussutour biologoak txingurriekin
egindako ikerketetan frogatu duenez, inurriek ez dute inoiz inurri-ilararik
sortzen. Halako dentsitate batera iristen direnean, %10en bat gelditu egiten da
eta horrek bide gehiago sortzen ditu inurriak gelditu gabe ibil daitezen. Guk,
ordea, erritmoari jarraitu beharrean, sigi-saga eginez abiatzen gara jendearen
artean - gutxi batzuk-, eta horrek besteen erritmoa eta abiadura geldiarazten
du, gezurra badirudi ere.
Segurtasun-distantzia
mantendu nahian, Iruñeko Carlos III etorbidean bi norabide jarri zituzten
jendeak ordena eta erraztasuna izateko distantzia mantendu ahal izateko. Antza, ez zen ongi atera jendeak ez baitzuen norabidea
eta ilarak errespetatu. Txingurriek gauza asko erakuts diezazkigukete ordena
eta abiaduran nabaria denez.
Ikusi dugun
bezala, txingurriek taldearen onerako lan egiten dute. Baina ez pentsa, hala ere, inurri guztiak
berdinak direla, ezta gutxiagorik ere! Badago espezie batek (Lasius niger)
non jana bilatzeko ez duen biderik egiten (hori da egiten dutena besteei erakusteko
non dagoen jana). Beste espezie batek (Rhytidoponera
metallica), aurkitzen duen elikagaia bertan jaten du daukaten biltegira
ezer eraman gabe. Eta, harrigarria! Temnotharax rugatulus inurri
espeziak ez du batere la egiten.
Bitxikeria hauek txingurri
gutxi batzuek egiten dituzte, nahikoa ordea, konturatzeko animalia espezie bereko
banakoak ez direla berdinak izaten. maiz uste dugun moduan
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina