
Hitz eta pitz Agotzenea-ko Urtzirekin eta Anderrekin 1- Urtzi eta Ander, idealistak eta filosofoak? Argi dago filosofada luzeek ekarri gaituztela hona eta idealismo puntu bat gabe ez ginatekeela hain urrun iritsi izanen. Inoiz inork kamikaze bezala ere definitu gaitu. Eta guztiak egia dira hein batean. Baina, era berean, langile, iraultzaile, burugogor, ausarta,… esan digute eta seguru bidean ezagutu gaituen bakoitzak izenondo ezberdin bat erabiliko luke. Gu pozik gaude guztiekin eta eroso gaude egiten ari garen ibilbidearekin. Hobe biziko ginateke agian piska bat kapitalistagoak izango bagina. Edo ez. Auskalo. Asko dira egin ditugun gauzak eta hartu ditugun erabakiak, eta asko bidean geratu direnak. Kontraesanak gara. 2- Etxea ala pertsona, zein da lehendabizikoa? Bizitako azken krisi honetan agerian geratu da, behin eta berriz, pertsonak erdigunean jartzea ezinbestekoa dela. Eta konfinamenduan agerian geratuta...