Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2021
Irudia
                                   Zena ez da.  Dena, zer izanen ote da? Basoitxian haritz amerikarrak kendu eta hemengo haritza landatu nahi zituztela irakurri nuenean, zalantza ugari etorri zitzaizkidan burura.   Horrelako izenburua jarri ondoren, informazio zehatza eman beharko litzatekeela uste dut.   Eta informazio hori udalak dauka.   Basoa oso garrantzitsua dela denonandako jakinik, zergatik ez informatu dagoenaz.   Zeharo aldatzen ari gara mundua, oso azkar, beraz, badaude gai batzuk plazaratu beharko liratekeela, esate baterako, hau bera. Larreak zeuden tokian haritz amerikarrak landatzea izan zen apustua.  Orain, gozatu ditzakegu duela laurogeiren bat urteko egindako lanaz.  Eta orain ere garaia iritsi zaigu erabakiak hartzeko. Denak batera moztu behar dira? Ezin da batzuei mozketa batzuk egin lehortzen joan daitezen? Zer plangitza dago mozten direnean? Noiz? Nola? Abererik bai? Zeintzuk? Denek ez baitute gauza bera jaten. Nahikoa ote daude? Zenbat diru aurreikusten da eman
Irudia
                                                    Sen ona bilatzen da Ez naiz Afrikan bizi.  Han biziko banintz ez nuke aldarrikatuko zebra-biderik.  Ez horixe!  Baina bizitzak hona ekarri nau, erdi patua, erdi aukeratuta.  Eta hemen, gure auzo xume honetan, bideberria dugu.  Hau poza! Ez gara inora joan behar bila, bertan dugu. Autobia egitean gure bideberriak maila aldatu zuen eta errepide nazionala izatetik bertako errepidera izatera pasatu zen.  Hala ere, oinezkoendako bidea egin ziguten arriskurik gabe bideberria gurutzatzeko.  Marra txuriak ere, zebra-bideak, lau, gure auzoraino joateko margotu zituzten.  Honi mugikortasun jasangarria hots egiten diote orain.  Oinez joateak ez du kutsadurarik sortzen eta, antza, herria atseginagoa bihurtzen du horrek.  Hau poza! Ez gara inora joan behar aire kutsatuta ez arnasteko.  Bertan dugu aire garbia. Baina, ai! Afrikan bizi nahi nuke naturaltasunez zebra-bideak izateko.  Hemen, gure auzoan, Zuntaipen, Altsasuko auzo honetan, adin askot