Hitz eta pitz Santiago de Molinarekin


Hutsik al dago gure errealitate bisuala?

Bisualitatearen kultura ez da berez madarikazio bat. Madarikazio bat dena da, gure begiak gero eta zirrara txundigarriagoekin sistematikoki betetzeko grina, guztiok espiral aseezin batean sartzen gaituena. Ikuskizun gehiago nahi dugu. Ikuskizun gero eta bizigarriagoa eta boteretsuagoa, ezertara eramaten ez duena.


Dastamena ahosabaian bakarrik dago?

Gustua -gustu onari dagokionez- joan den mendeko gaia dirudi. Eta hala da, nolabait. Horregatik, geratzen zaigun aukera bakarra zera da: atzeko gustuaz edo retrogustoaz  hitz egitea da, ardo-adituek egiten duten antzeko terminoetan. Laburbilduz, ahosabaiarekin zerikusi zuzena du. Eta ezin da kausalitatea izan ahosabaiaren (palatum) eta jauregiaren (palatium) jatorri latindarra horren antzekoak izatea.


Uniformez jantzita daude solairu-blokeak?

Halaxe da! XIX. mendeko etxeetan bizi gara. Telefono mugikorren edo ordenagailuen eredu gehiago daude etxeenak baino. Edozein hiri ertainetako solairu-blokeak berdin-berdinak dira: azuleju, komun, esekitoki eta logela berak dituzte. Bere bi logela, bainugela, egongela, sukaldea, erabat bihozgabeak. Gure etxeek ez dute aukerarik ematen egongelan lorategi edo festa bat egiteko, edo ohol bat zerratzeko, edo sukaldea liburutegi batekin ordezkatzeko.




Eraikina auzokoa da?

Sarritan ahaztu izan da arkitektura ez dela bakarrik eraikinak egiteko artea, baizik eta haien artean gertatzen denaren artea. Hau da, auzotasun on baten artea.


Ze artea arkitektoarena!

Artisten beharrik gabeko artea. Benetako artista biztanlea da.


Sotoa eta ganbara, sinbolismoa ala espazioa?

Bi gauzak. Bachelard edo Freud-i esan diezaiotela.


Non hasten da arkitektura?

Natura amaitzen den lekuan.
Egun batean, lagun batek leihoa ireki eta esan zuen: "Mundua zain daukazu".
Beste lagun batek esan zidan: “hiriak bakarrik askatuko” gaituela. Lagunen burutazioek zer pentsatua ematen digute.  
Zure lagunak esan zizun gauza barregarria da: atea ireki beharrean leihoa ireki zuela. Hau da, munduari begiratzeko esaten nizun, ez mundua aurkitzera ateratzeko. Ziur lagun ona zela?




Arkitektura, atzeko eserlekuan?

Beti. Arkitekturak ez du protagonismorik eskatu behar. Atzeko eserlekuan joan beharra dauka eta garaian garaiko zeinuen gidaritzapean eramaten utzi beharra dauka.

Zugan pentsatzen dut, edo nigan?

Pentsatzen duzun bitartean.  Pentsatzen dugun bitartean.

Planoak, mentalak ere bai?

Plano-mentalak ez dira ezer.  Arkitekturatik errealitatera pasatzeko bidean, planoak dira lehengo urratsa.  Eta planoak esaten dugunean, zera esan nahi dugu:  zirriborroak, maketak edo buruan flotatzen duen zerbait izateari uzten diona.  Une horretan hasten da ofizio zahar honen benetako gauza dibertigarria.





Arkitektura hutsik dago okupatu gabe?

Bete gabeko hutsunea hutsa da berriz.  Edo arkitekturarik ez, behintzat.  Okupazioak eragiten du agertzea.  Arkitektura ez da hutsik dagoen eraikina, baizik eta, eraikin horren eta erabiltzen duenaren artean gertatzen dena.

Hirigintza-salbamenduko grafitiak

Bururatzen zaidan hirigintza-salbamendurik onena hiria erabiltzen duten herritarrak dira.

Zein da arkitekturaren maskara?

Eguzkia leiho batetik sartzen

Arkitekturak ba al du kolorerik, edo berotasunik?

Biak ditu, eta bitxia bada ere, oso lotuta daude.  Biak dira energiaren arlokoak.  Baina berotasuna, bertako biztanleek ematen diote -baldin eta argindarraren faktura ordaindu badezakete- arktitekturak berez, ez.

Bere liburuak
* Todas las escaleras del mundo
* Collage y arquitectura
* Hambre de arquitectura
* Múltiples estrategias de arquitectura

Argazkiak:  Santiago de Molina
Itzulpena:  Amaia Amilibia Salgado

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak