Mentxu Rodríguez Puente - Itsaso Txikia (Mar Menor)


Itsaso Txikia, ez du inongo garrantzirik?

Garrantzi handia dauka eta ez Murtziako probintziarendako bakarrik, baita herrialde eta Europa osoarentzat ere. Itsaso Txikia Europako aintzira gazirik handiena da. Ekosistema bakar horiek etorkizuneko belaunaldientzat gorde behar dira.

Zer dago? Ez dut ezer ikusten

Fitoplanktona (plankton mikroskopikoa), kontrolik gabe hazi zen mantenugai asko botatzen zirelako bertara.  Itsaso Txikiko ur gardenak opakuak bihurtu ziren. 

Zer zimendu ditu hareazko zintak?

Harearen zati handi bat ibaiek eramaten dute itsasora, eta itsas korronteek garraiatzen dute, dinamikaren arabera itsasertzean uzten baitituzte. Itsas Txikiaren Mangan, zonaldean dauden uhartetxoen eta langa bolkanikoen gainean pilatzen joan da.


Nekazaritzan lursaguek dena jaten dute

Eta Itsaso Txikiaren kasuan “bi hankako lursaguek” (Topillo kasua), akuiferoko ura agortu eta kutsatu dute, erabiliezin bihurtu dutelarik. Topillo kasuan, Murtziako Eskualdeko Ur eta Ingurumen Saileko eta Segurako Konfederazio Hidrografikoko goi-kargudunak inputatuta daude, baita 49 nekazaritza-enpresa ere. Itsaso Txikira isurketa kutsatzaileak egin ziren Cartagenako eremuan legez kanpoko desalobratzaileen erabileragatik. Oso kasu larria da, akuiferoak funtsezko ur gezaren gordailua baitira lehorte kasuetarako.

Arrainak hondartzan, arrantzale asko al dago inguruan?

Arnasa hartu ahal izateko oxigenoaren bila itsasertzeraino iristen diren arrain hildako ugari  ingurumen-hondamendi handia da. Gure itsasoak zabortegi gisa erabiltzen ari gara, eta kutsadura-karga nahikoa onartzeko gai diren arren, itxuraz eraginik izan gabe, toxiko gehiago onartzeko muga dute eta kolapsatu egiten dira. Hori gertatu da Itsaso Txikian, urte askotan jardunbide txarrak eta isurketa kutsagarriak izan direlako.

Ozeanografoek eta nekazariek proiektuak partekatzen dituzue?

Galdera ona, ez nuen inoiz horretaz pentsatu. Ikerketa-ildo batzuetan, hala nola eutrofizazio- edo kutsadura-azterlanetan, nekazaritzako praktika jakin batzuk itsasoan isurtzeak eragin ditzakeen ondorioak aztertzen dira. Badakigu ongarri eta materia organiko ugariek itsas organismoak hiltzen dituztela degradatzeko uretan disolbatutako oxigenoa kontsumitzen denean. Eta pestizida gisa erabiltzen diren konposatu kimikoek oso maila desberdinetan eragiten diete organismoei, ez maila hilgarrian bakarrik, baita hautemateko zailagoak ere direnetan. Nerbio-sistemari, ugalketa-sistemari, portaera-sistemari, sistema endrokrinoari eta abarri eragin diezaiekete, oso kaltegarriak dira eta, gainera, ehunetan duten efektu biometatiboagatik, kutsatutako arraina jatean gizakia kutsa dezakete.

Bestalde, giza elikagaia ekoizteko itsas akuikulturako ikerketa-proiektuak nekazaritzaren antzekoak direla esan dezakegu, eta helburu bera dutela.



Itsas belardiak, nork bazkatzen du hor?

Itsas landareen belardiak askotariko ekosistema eta emankorrak dira, eta lurrezko basoak edo koralezko arrezifeak bezain garrantzitsutzat jotzen dira. Belardiak krustazeoen, arrainen eta ornogabe txikien espezie askoren habitata dira, eta arrautzak jartzeko euskarri ere izan daitezke. Hostoak beste organismo batzuen elikagai diren epifitoz estalita daude. Gainera, hostoak hiltzen direnean eta kostaldera herrestatzen direnean, hondartzetako harea finkatzeko balio dute. Itsaso Txikiaren kasuan, alga-larreekin batera, ur-zutabea oxigenatu dute eta isuritako mantenugaiak sedimentura finkatzean garden mantentzea ahalbidetu dute.

Estacioko kanala irekitzea, eskuzabaltasun kontua da?

Itsasontzi handiak Tomas Maestre kirol-portura sartu ahal izateko, Estazioko kanala ireki zen, eta honekin batera Itsaso Txikiak bere ezaugarriak galdu zituen, gazitasuna nabarmen murriztu baitzuen. Eta espezie berriak, algak, marmokak, arrainak eta abar, sartzen ahalbidetu zuen . Prozesu horri Mediterraneizazioa deitzen zaio.





Ba al dago gasolindegirik Itsaso Txikian? Kirol-portu bat dago eta

Bai, oro har portu guztietan daude gasolindegiak ontziei erregaia emateko. Horrek kutsadura sortzen du ustekabeko edo nahita egindako isurketengatik.

Espezie inbaditzaileak, nola geratzen da ekosistema?

Kanalak irekitzean sartzen diren espezie inbaditzaileak edo itsasontzien kroskoetan garraiatzen direnak ingurunera egokitu daitezke, eta, harraparirik aurkitzen ez badute, ugaritu ere egin daitezke neurri handi batean, bertako espezieak mugiaraziz.



Itsaso Txikiaren inbentario ekologikoa, eguneratu egin beharko da?

Zalantzarik gabe, etengabeko jarraipen- eta zaintza-programak mantendu behar dira gertatzen diren aldaketen ebaluazioak egiteko, bai naturalak, bai gizakiak eragindakoak. Itsasoa oso ezezaguna da, ikerketak ez baitira behar bezala finantzatu, eta jakin badakigu oinarrizkoa dela datuak izatea eta horien funtzionamendua ezagutzea, bai eta denboran izan diren aldaketak ere. Horrek lagunduko digu kudeaketa-erabakietan eta egindako jardueren ondorioen jarraipenean.

Kontsumitzaileei dagokienez, ura aurrezteko beharraz jabetu behar dugu, ondasun urria baita, eta ez baita alferrik galdu behar, baizik eta uraren erabilera kontrolatu eta ahalik eta gehien birziklatu. Gure elikadurari dagokionez, garrantzitsua da informazioa jasotzea, baita belaunaldi gazteenak ere heztea, gizakien osasunerako eta ingurumenerako kaltegarriak diren konposatuak erabiltzen ez dituzten gertuko elikagai ekologikoen kontsumoan. Erosten dugun arropak gero eta bizi-ziklo laburragoa du, eta askotan kalitate baxuko ehunak dira, merkeak, ingurumen-kostuak kontuan hartzen ez dituztelako. Petroliotik eratorritako produktuen zuntzak dira, eta garbiketetan plastikozko oso partikula txikiak askatzen dituzte, itsasoan bukatzen dute. Mikro eta nanoplastiko horiek uretan, itsas sedimentuetan, itsas organismo askoren organoetan eta baita gizakietan ere aurkitzen ari dira. Gehiegizko kontsumoarekin amaitzearen garrantziaz jabetu behar dugu, beharrezkoa dena bakarrik kontsumitzearen garrantziaz. Gutako bakoitzak sortzen dituen hondakin asko itsasoan amaitzen dira.

Zer da ezingo duguna ikusi?

Itsaso Txikia eta Campo de Cartagenako paisaia tipikoa suntsitu dira, baina neurri egokiak hartzen badira, isuririk ez badira botatzen eta zientzia independenteak adierazten dituen irtenbideak ezartzen badira, sistemak oreka lortuko du. Eta hainbeste urtetan izan diren jarduerak (Arrantza, nekazaritza, abeltzaintza, turismoa, eta abar) berriro bateragarriak izango dira; azken batean, ekosistema horren erabilera eta balioa berreskuratuko dira.

 





Argazkiak:
2 - S. García Ayllón. Cities 43 (2015) 141-151
3 - twiter: @Naneni7
4 -https:/www.valladares.info/la-trajedia-del-mar-menor-política-y-agroindustria-aliadas-en-contra-de-la-ciencia-y-la-sociedad
5 - Mentxu Rodríguez Puente
6 - Itsaso Txikiaren aldeko eskola-martxa (2020ko otsaila)


.

 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak