Jaione, Aizkorri-Aratz parketxea






                                                  Muxarren txokoa duzue. Ez ote dut loak hartuko!


Hasteko, gustatuko litzaidake esatea, Muxarra, berez, Lirón gris edo Glis glis izeneko marrazkari bat dela. Asparrenan eta gertuko inguruetan Mitxarro izenez ezagutzen da.

Mitxarroak hibernatu egiten du, ia zazpi hilabete ematen ditu lotan, hortik dator “duermes como un Lirón” esaera.

Honen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, gerturatu zaitezkete bere txokora, han entzungo duzue lasaitasunez eta lo kuluxka botatzen duzuen bitartean zer gertatzen den hibernazio prozesuan,  bere bihotzeko taupadak nola moteltzen diren ia gelditu arte.

Marrazkari hau, oso apreziatua izan zen leku askotan, gose garaietan jaten baitzen eta gorputzean zeukan olioa hezurretako mina kentzeko erabiltzen ohi zen. Orain babestuta dago eta bere ehiza guztiz debekaturik dago.

Mitxarroari ere zor diogu, “Mitxarrera” hitza. Bertokoek esaten dutenez, suarekin ehizatzen zuten. Suak sortutako kea animaliak bere gordelekutik aterarazten zituen eta harrapatzen ziren orduan. Hori dela eta, hemen kea dagoen leku batera sartzean “menuda mitxarrera” esaten zaio.


                                                            Hotza, infusio bat goiko sukaldean?

Mitxarroaren museoa, Zentral-Hidroelektriko baten gainean kokatuta dago. Zentralak uraren bitartez sortzen duen energia elektrikoa sare nagusira bidaltzen du,  baina lehen sortzen zen energia Ajuria-Urigoitiako fundiziora bideratzen zen. Zentralak mantentzen zuen familia bertan bizi zen eta horregatik mantendu da antzinako sukaldea, iraganeko denboren oroigarri gisa.


                                                  Animaliak non-nahi, babesik ematen diezue?



Parke naturala egitearen zergati bat, biodibertsitatea kontserbatzea da, hau da, animaliak ez ezik, landareak eta habitatak babestea. Horretarako, parkean zenbait proiektu egiten dira animalien egoera zein den jakiteko. Adibidez, bisoi europarraren, sai zuriaren eta belatzaren jarraipenak egiten ari dira urtero eta oso datu interesgarriak lortzen dira horiei esker. Sai zuriaren eta Belatz handiaren jarraipenak, La Leze inguruan egiten dira eta horregatik mugatuta daude eskalatzeko guneak eta epeak.   Bisoi europarrarenak, aldiz, Natura 2000 Sareko ibaietan egiten dira. Ezinbestekoa da horrelako proiektuak egitea gure ingurunea mantentzen jarraitzeko.


                                                   Zuen erakusleihoa ez da modaz pasatzen?

Mitxarroaren museoa edo Aizkorri-Aratz parketxea 2008an zabaldu zen. Gaur egun  mitxarroaren museoa eta Aizkorri-Aratz parketxea gauza bera da, baina hasieran ez zen horrela izan.

2088an Asparrenako Udalak Mitxarroaren museoa zabaldu zuen.  Beraiek kudeatzen zuten eta bakarrik asteburuetan eta hitzorduetan zabaltzen zen.  2011n Arabako Foru Aldundiak harremanetan jarri zen Asparreneko Udalarekin.  2006an Aizkorri-Aratz parke naturala izendatu zenez, Arabako beste parke naturalak bezala, Aizkorri-Aratz naturguneak interpretazio gune bat behar zuen parkeari azpiegituraz hornitzeko, hori dela eta lekua prestatuta zegoenez Mitxarro museoa baitzegoen, Asparrengo Udalak Arabako Foru Aldundiarekin akordio batera heldu zen eta Parketxe Aizkorri-Aratz izena hartu zuen. Horregatik oraindik informazioa bilatzerakoan bi izenak agertzen dira, baina jatorria desberdina izan zen.

Aldatu ez dena, gauzak egiteko gogoak dira eta hemen egiten den lana plazaratzea. Parketxean hiru gai desberdin lantzen dira, alde batetik, etnografía, landareria, fauna eta parkearen inguruko informazio orokorra. Bestetik, energia berreiztagarriak eta azkenik mitxarroaren museoa.


                                                    Hezkuntza, non ezkutatzen da zuenean? 

Parkeak, urtean zehar eskola talde ugari jasotzen ditu, gure hezkuntza programak garatzeko. Lau programa desberdin ditugu eta bakoitzak gai bat lantzen du. Adibidez; ibaiaren ekosistema, energia berriztagarriak, ondare naturala eta industriala… Bisita gidatuak egiten ditugu parkearen balioak erakusteko eta naturarekin harremanetan jartzeko jolasen bitartez.  Asteburuetan, dinamizazio ekintzak antolatzen ditugu beste ezagutzak zabaltzeko, adibidez, mikologia irteerak, hitzaldiak, irteerak…


                            Nire seme-alabekin joanen naiz, baina izanen ote dute jostailurik?

Parketxean nahiz eta jostailurik ez egon oso entretenigarria da, gainera hainbeste dira lantzen diren estimuluak eta zentzumenak non jostailuak ez dira faltan botatzen.


                                                                              Beti makila eskura

Dena den, galdetu nahi zenutenari erantzun, normalean parketxera gerturatzen den jendea ibiltzeko gogoekin etortzen da, eta ibilbideei buruz orokorrean galdetzen digu, gehienak Zirauntza ibilbideari buruz galdezka dator, oso ibilbide polita, motza eta erraza baita. "Turismo familiar" proiektu barruan gaudenez asko zabaldu da familien artean eta astebururo gerturatzen da norbait egiteko gogoekin.

Gainera asko dira errepikatzen dutenak eta gero eta jende gehiago animatzen ari da mendira joaten.


    Ingurumena ezagutarazten ahaleginak egiten dituzue, aldapa gora ala aldapa behera?

Egoera guztietara ohituta gaude, beraz, nahiz aldapa gora edo behera ingurunera moldatzen gara. Inguruneak ikusgai duen guztia ondo datorkigu ezagutzak eskaintzeko. Dena dela, beti kontutan hartzen da gure parkea ikustera gerturatzen diren pertsonen beharrak eta garatu ditzakegun programak edo ibilbideak, edukiak era errazean eta eraginkorrean emateko eta denak gustura sentitu ahal izateko, esperientziak eskuragarri jartzen ditugun bitartean.


                                                      Erreka ondoan, arrainak ahaztu zaizkizue?



Zirauntza ibaiak espezie ugari gordetzen ditu bere ingurunean, arrainez gain beste animaliak aurkitu ditzakegu, adibidez, arrabioak, tritoiak, hegaztiak, ugaztunak, intsektuak, landareria…Guzti horrek, ur ekosistema sortzen du eta oso garrantzitsua da kontserbatzea, urarik gabe bizitza posiblea ez delako, beraz, kontutan hartu behar dugu irtenaldiak egiten ditugunean ahalik eta aztarna gutxien uzten, ingurua zaintzea gure erantzunkizuna baita.


                                                       Zerk bultzatuta gerturatzen gara zuengana?

Jende asko mendizalea da eta parketxean ibilbideei buruz zeinbait informazio eskuragarri dago, horregatik gehienak gerturatzen dira informazio bila. Beste batzuk parketxean dagoen erakusketa ikusteko. Lehen aipatu dudan moduan, Hezkuntza programak garatzen ditugu eta baita asteburuko dinamizazio ekintzak. Badago ere, ezagutzen ez gaituenak eta harrituta geratzen dena tokiarekin topo egiten duenean.


                                                                   Ingurumen gosez gaude?



Gaur egungo gizartean, atsedena, lasaitasuna, naturarekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen dituzten guneak ezinbestekoak dira psikologikoki eta fisikoki osasuntsuak egoteko. Gero eta jende gehiago dago estres batean bizi  direnak eta egoera areagotu da urteak joan urteak etorri. Ingurune naturalek gizakiaren presentzia gora egin duela nabaritu dute eta naturarekin harremanetan jartzeko ekintzen eskaerak esponentzialki handitu dira. Egoera hau  ederki dago,  baina beti kontutan hartuta ingurumenarekiko errespetua eta zaintza. 


                                                                     Adiskide onekin, orduak labur

Parketxea ia egunero zabalik dago, hala ere, motzak egiten dira egunak konpania paregabe honekin. Beti zer edo zer berri ikasteko, egiteko eta gure zerbitzua hobetzeko. 


                                                                            Urtero egutegi bat oparI

Urtean zehar Arabako parke naturaletan jazotzen diren gertakizunak, egutegi batean isladatuak agertzen dira eta nahi duten guztientzat eskuragarri jartzen ditugu.  Gure ingurumenak gordetzen dituen bitxiak aurkezteko, zaintzeko eta babesteko helburuarekin, etorkizuneko belaunaldiek gozatzen jarraitu ahal izateko.


Argazkiak: Jaione, Aizkorri-Aratz parketxea

parketxe.aizkorriaratz@gmail.com

https://aizkorriaratzparkea.eus/

https://www.instagram.com/arabakoparkenaturak/?hl=es

Telf: 945 386 964 / 688 629 932










Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak