Istorio baten hasiera




Ibañeta. Txangoa. Hegaztiak. Jendea. Hegaztien immigrazio-zentroa. Neska zaintzailea. Hotza. Puxika. Bakardadea.  Hitz hauekin guztiekin istorio bat egin genezake.  Mugitu gabe dagoen gauza bakarra, aldiz, hegaztien immigrazio-zentroa da, eta horren inguruan giza-istorioak dabiltza joan-etorrian.

Leiho irekiak haizeari sartzen uzten dio, eta puxika, aulkiari lotuta, mugituz doa, firin-faran. Bera ere askatasuna bilatzen ari da, baina konpainia isila izatera egokitu da.

Neska zaintzaileak jertse lodia darama goxotasuna, nonbait, bilatu nahian.





Eguna luzatzen doala ematen du eta gaua, ai gaua! Puxika eta sua, bien arteko harremana ezinbestekoa da; eta eguna iristean atea irekitzen da, armiarmasarea bezain zabala. 

Harrapatu, entzun, hitz egin, luze...


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak