
Enara azpizuria, gu eta aparkalekua Jakina da aparkalekurik ezak buruhauste handiak sortzen dituela. Bueltak eman behar, denbora galtzea, isunak gaizki aparkatzeagatik, haserrea… Eta jakina da ere, aparkaleku batek poztasuna ematen duela. Badugu aparkalekua!! Akabo gure arazoak!! Altsasun, arazo hori badugu eta horren ondorioz aparkaleku bat egin dute etxe artean. Makina bat urte belarrak txakur kaken ongarria izan duen leku horretan, hain zuzen, badugu aparkalekua! Uxatu dut izan zitekeena: leku bat guretzat. Herri ingurua paregabea da, baso ederra dugu eta paseo bat emateak gorputza eta burua lasaitzen ditu eta metodorik hoberena bihur daiteke naturarekin bat egiteko, norberaren senarekin etortzeko. Herrian aldiz, eta nahiz eta itxura eta beharrezkoak ziren hainbat obra egin ondoren, berdeguneak fa...