Hitz eta pitz Eneritz Mujika Zuastirekin
Ying-yang, ying-yang, kulunka lasaitzeko?
Kulunka behar bada oreka bilatzeko, zergaitik ez???
Ying eta yang, milaka urtez garatu den Txinako kultura
kontzeptu konplexu eta erlazionala da eta naturan ikusitako kontrako printzipioak
irudikatzen dituzte. Ez dira termino
estatikoak edo elkarren esklusiboak.
Munduan indar desberdin eta kontrajarriak egon arren,
indar horiek oraindik elkarrekin bizi eta elkarren osagarri bihurtzen
dira. Horregaitik da oreka hain
garrantzitsua pandemia garai hauetan.
Neka-neka eginda nago. Udaberria edo…
Neke orokorra, egunez logura, eguneroko jardueren
aurrean motibazio falta, kontzentratzeko zailtasuna, zorabioa, suminkortasuna,
apetitua, libidoa eta apatia gutxitzea da gure erronka…
Nahi dut eta behar dut, konponezinak?
Ezinbestekoak, elikaduran askotan esaten dugu:
nahi dut, nahi izan dut, behar dut.
Erreza da esatea baino zein zaila den egunerokotasunean aurrera
eramatea. Orduan sortzen da yin eta
yang-en desoreka.
Oso lanpeturik nago. Edozer gauza bazkalduko dut
Emozio hitza latineko emotio hitzetik dator eta
mugimendua edo inpultsoa adierazten du, norabaitera mugitzen den hura. Beraz, elikadurari arreta jartzea eta
zaintzeak gure garapen pertsonala ahalbidetuko du. Bide hau pausoz pauso egin behar den bidea
da. Horregaitik zer jaten dugun oso
garrantzitsua den arren, nola jaten dugun are garrantzitsuagoa iruditzen zait.
Pisua: gorputzaren ala buruaren testa?
Fisikan erakusten digute pisua “objetu baten masa kantitatea neurtzeko erabiltzen den unitatea dela”… baino aintzineko Greziarrek ere erakutsi ziguten zein zen dietaren esanahia. Haientzat dieta bizitzeko modua zen, era guztietako jokaeren multzoa.
Hutsunea: ikusten
ez den zuloa. Janaria: ikusten ez dena
asetzeko balio duena
Gure jateko joera edo era gure bizimoduaren
itzulpen edo metafora bihurtzen da. Janaria modu oldarkorrean bilatzea “kortina”
moduko bat izan daiteke gure hutsuneak asetzeko besterik ez.
Bihar gure alabaren urtebetetzea da. Bere lagunak merendatzera etorriko dira
Urtebetetzeak direla medio, agian dibertsioa izan
beharko luke asmoa, eta ez janaria.
Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan
jendea hasi dela azukrea jaten sarritan,
zerbait ikustekoa du hiperatibitateak
gure alabaren urtebetetzean
Erosketa-zerrenda: bi kilo azukre
sarri, sarri, sarri, sarri, sarri, sarri, sarri
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina