Blog honetako argitalpen ezagunak
Sen ona bilatzen da Ez naiz Afrikan bizi. Han biziko banintz ez nuke aldarrikatuko zebra-biderik. Ez horixe! Baina bizitzak hona ekarri nau, erdi patua, erdi aukeratuta. Eta hemen, gure auzo xume honetan, bideberria dugu. Hau poza! Ez gara inora joan behar bila, bertan dugu. Autobia egitean gure bideberriak maila aldatu zuen eta errepide nazionala izatetik bertako errepidera izatera pasatu zen. Hala ere, oinezkoendako bidea egin ziguten arriskurik gabe bideberria gurutzatzeko. Marra txuriak ere, zebra-bideak, lau, gure auzoraino joateko margotu zituzten. Honi mugikortasun jasangarria hots egiten diote orain. Oinez joateak ez du kutsadurarik sortzen eta, antza, herria atseginagoa bihurtzen du horrek. Hau poza! Ez gara inora joan behar aire kutsatut...
Aritzalkoko zubibidea Sakanatik ibiltzen ziren Ibilgailuen kopurua handitzen joan zen heinean, aldaketak ekarri genituen gurera. Lur emankorra zena asfaltoa bihurtu genuen. Autobiak puska mardula kendu zion naturari eta oztopo jasanezina bihurtu da animaliendako. Gainera, autobiako hainbat tokitan erdibitzailea erabat itxita dago. Nik, jo eta bertan hilda utzi nuen azkonarra. Iturmendin izan zen ezbeharra. Azkonarra erdibitzailetik zetorren eta leku hori erabat itxita dagoenez, ezin izan zen handik pasatu. Buelta eman eta nirekin topo egin zuen. Joan den apirilean hedabide batzuek berri pozgarri bat zekarten. Aritzalkon zubibide bat jarri nahi dute animaliek bide bat izan dezaten bideberria eta autobia gurutzatu ahal izateko, bi...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina