Silverioren alaba Esan ohi dutenez, zahartzaroa jakintza gehien duen belaunaldia da. Baita urte gehien pilatzen duena. Matematika azterketa egin behar nuen eta zahar-etxerantz abiatu nintzen han ezagutza handia aurkituko nuelakoan. Matematika ez zait gustatzen eta kosta egiten zait horrenbeste sinbolo eta laberinto harrapatzea. Beraz, uste nuen leku egokira joanen nintzela. Arratsaldea zen. Hogeiren bat agure zeuden taldeka mahaietan eserita. Batzuk jolasten, beste batzuk begiratzen, eta gutxi batzuk solasaldian. “Hau zortea nirea!! Batekin nahikoa izanen nuke, baina aukera izatea ez zen gauza makala ezta ere”. Solasaldian zeudenengana jo nuen. Herrian udalak egin behar zuenaz marmarka ari ziren. Oso pertsona hezia naizenez, neure burua aurkeztu nuen eta zein zen nire asmoa argi eta garbi utzi nien. Elkarri begiratu zioten har...
Mezuak
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan

Sakanako Mankomunitateari eta Udalbatzei bidalitako idazkia Cortaderia Selloana Zelandin, (Altsasu) Sakanako Udalbatza guztiei eta Mankomunitateari Idazki honen bidez Cortaderia selloana edo Panpa-belarra landareari buruz informazioa helarazi nahi dizuet. Jatorriz Hego Amerikakoa da, eta gaur egun haren hedapena larrialdi ekologikotzat jotzen da munduko herrialde gehienetan. Espezie Inbaditzaileen Espainiako Katalogoan Cortaderia espezie guztiak daude jasota. Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa arautzen duen abuztuaren 2ko 630/2013 Errege¬¬- dekretuaren 15. artikuluak ezartzen duenez, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak (MITECO), erkidego eta hiri autonomikoekin batera, katalogoan jasotako espezie exotiko inbaditzaileak kudeatzeko, kontrolatzeko eta desagerrarazteko estrategiak landuko ditu, koordinatuta, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 64.5 artikuluan ezarritakoarekin bat et...
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
.jpg)
Batean kale, bestean bale Basoan nindoala "zubi" horrekin egin dut topo. Herdoilak jan duen burni puska hori apaintzeko baldosak jarri dituzte. Norbaitek lana hartu du baldosa horiek bertara eramateko. Zertarako, ordea? Baldosa bat jasotzea besterik ez zen behar jakiteko jarri dituenak zuloak estaltzeko asmoz izan dela inork minik hartu ez dezan. Banakako ekintzak beharrezkoak ere badirela erakusten digu honek. ................. Ez zaigu ibilgailurik falta basoan eta nekez ikus dezakegu lurrean dagoena gurpiledun tramankulu batean joaten bagara. Ze...
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan

STOP CORTADERIA SELLOANA Azken bolada honetan Cortaderia selloana edo Panpa belarra-ri buruz berri asko ikusten ari naiz. Beharbada nire begirada horretan dagoelako, eta horregatik landare horren berriak erakartzen ditut niregana imanak balira bezala. Kontzientzia sortzeko asmoz edo, berriek larriki adierazten dute landare honen zabalkundea egunetik egunera handitzen doala. Eta Sakana lekukoa bihurtu egin zaigu, bertan eta herri askotan, denetan ez bada, landare honen lumek harro erakusten dute haizearen laguntzaz ehunka jaio daitezkeela. Goitik behera begiratzen digute, bizpahiru metro handitu daitezke eta. Ez da espezie inbaditzaile bakarra, baina bai kaltegarrienetako bat. Hain da garrantzitsua, STOP LIFE CORTADERIA SELLOANA proiektua jarri zela abian duela urte batzuk. Portugaldik Frantziara mendikate kantauriar osoa harrapatzen du. Nafarroan ez gaude proiektu honen barruan, eta ez dugu horrenbe...
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Istorio baten hasiera Ibañeta. Txangoa. Hegaztiak. Jendea. Hegaztien immigrazio-zentroa. Neska zaintzailea. Hotza. Puxika. Bakardadea. Hitz hauekin guztiekin istorio bat egin genezake. Mugitu gabe dagoen gauza bakarra, aldiz, hegaztien immigrazio-zentroa da, eta horren inguruan giza-istorioak dabiltza joan-etorrian. Leiho irekiak haizeari sartzen uzten dio, eta puxika, aulkiari lotuta, mugituz doa, firin-faran. Bera ere askatasuna bilatzen ari da, baina konpainia isila izatera egokitu da. Neska zaintzaileak jertse lodia darama goxotasuna, nonbait, bilatu nahian. Eguna luzatzen doala ematen du eta gaua, ai gaua! Puxika eta sua, bien arteko harremana ezinbestekoa da; eta eguna iristean atea irekitzen da, armiarmasarea bezain zabala. Harrapatu, entzun, hitz egin, luze...