Mezuak

Irudia
                    Jaione, Aizkorri-Aratz parketxea                                                   Muxarren txokoa duzue. Ez ote dut loak hartuko! Hasteko, gustatuko litzaidake esatea, Muxarra, berez, Lirón gris edo Glis glis izeneko marrazkari bat dela. Asparrenan eta gertuko inguruetan Mitxarro izenez ezagutzen da. Mitxarroak hibernatu egiten du, ia zazpi hilabete ematen ditu lotan, hortik dator “duermes como un Lirón” esaera. Honen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, gerturatu zaitezkete bere txokora, han entzungo duzue lasaitasunez eta lo kuluxka botatzen duzuen bitartean zer gertatzen den hibernazio prozesuan,  bere bihotzeko taupadak nola moteltzen diren ia gelditu arte. Marrazkari hau, oso apreziatua izan zen leku askotan, gose garaietan jaten baitzen eta gorputzean zeukan olioa hezurret...
Irudia
                                        David Álvarez    "Izokin atlantikoa egoera dramatikoan dago, eta litekeena da itzulerarik gabeko puntura iritsi izana."                                                            Zorroztailea: artisau handia zara Zorrozteagatik ulertzen baduzu puntak ateratzea eta ironia eta umorea erabiltzea albiste jakin batzuk komentatzeko, aitortu behar dizut zorroztea gustatzen zaidala. Ez dakit horrek artisau egiten nauen, zalantza daukat. Gaur egungo egoera, ingurumenaren ikuspegitik, horren da beltza, ezen, eguneroko albisteak komentatzeko punta ateratzen saiatzen naiz, eta umorearekin jolasten, hori egingo ez banu deprimenteegia izango bailitzateke. Denbora asko daramagu suarekin jolasten: baliab...
Irudia
Mentxu Rodríguez Puente - Itsaso Txikia (Mar Menor) Itsaso Txikia, ez du inongo garrantzirik? Garrantzi handia dauka eta ez Murtziako probintziarendako bakarrik, baita herrialde eta Europa osoarentzat ere. Itsaso Txikia Europako aintzira gazirik handiena da. Ekosistema bakar horiek etorkizuneko belaunaldientzat gorde behar dira. Zer dago? Ez dut ezer ikusten Fitoplanktona (plankton mikroskopikoa), kontrolik gabe hazi zen mantenugai asko botatzen zirelako bertara.   Itsaso Txikiko ur gardenak opakuak bihurtu ziren.   Zer zimendu ditu hareazko zintak? Harearen zati handi bat ibaiek eramaten dute itsasora, eta itsas korronteek garraiatzen dute, dinamikaren arabera itsasertzean uzten baitituzte. Itsas Txikiaren Mangan, zonaldean dauden uhartetxoen eta langa bolkanikoen gainean pilatzen joan da. Nekazaritzan lursaguek dena jaten dute Eta Itsaso Txikiaren kasuan “bi hankako lursaguek” (Topillo kasua), akuiferoko ura agortu eta kutsatu dute, erabiliezin bihurtu dutelarik. Topil...
Irudia
                                Haritz eroriari, orok egur Badaude basoaren zauria estali nahi dutena: urte berriko algara eta musika.   Poliziaren sirenak beste doinu bat ematen dio abestiari dena isilarazten duen arte.   Basoa bakean dago berriro.   Korbidoek beren karrankez betetzen dute airea.   Berriro isiltasuna.   Hutsunean barna abiatzen naiz bizitza aurkitu nahian.   Ruskoa dago, berde-berdea.   Gustatu zait opatzea haritz amerikarren hostoen artean.   Bizirik dirau.   Motzondo bat bidean.   Begira geratzen natzaio.   Eraztunak ditu, ugari. Zenbatzen hasten naiz, baina eraztunak lausotzen dira.   Beharbada makinen eraginez.   Agian, nire ezjakintasuna da bere bizitza irakurtzean.   Izan ere, zuhaitz baten gorabeherak jakitea ez da gauza makala izaten.   Zuhaitz asko begiratu behar izan dira eta ezagutu esanahia.   Larra ...