Mezuak

Irudia
                       Hau da hau konkistatzaile aparta!!
Irudia
                               Batean kale, bestean bale   Basoan nindoala "zubi" horrekin egin dut topo. Herdoilak jan duen burni puska hori apaintzeko baldosak jarri dituzte. Norbaitek lana hartu du baldosa horiek bertara eramateko. Zertarako, ordea? Baldosa bat jasotzea besterik ez zen behar jakiteko jarri dituenak zuloak estaltzeko asmoz izan dela inork minik hartu ez dezan. Banakako ekintzak beharrezkoak ere badirela erakusten digu honek.                                                                                               ................. Ez zaigu ibilgailurik falta basoan eta nekez ikus dezakegu lurrean dagoena gurpiledun tramankulu batean joaten bagara. Ze...
Irudia
                     STOP CORTADERIA SELLOANA Azken bolada honetan Cortaderia selloana edo Panpa belarra-ri buruz berri asko ikusten ari naiz.  Beharbada nire begirada horretan dagoelako, eta horregatik landare horren berriak erakartzen ditut niregana imanak balira bezala. Kontzientzia sortzeko asmoz edo, berriek larriki adierazten dute landare honen zabalkundea egunetik egunera handitzen doala.  Eta Sakana lekukoa bihurtu egin zaigu, bertan eta herri askotan, denetan ez bada, landare honen lumek harro erakusten dute haizearen laguntzaz ehunka jaio daitezkeela. Goitik behera begiratzen digute, bizpahiru metro handitu daitezke eta. Ez da espezie inbaditzaile bakarra, baina bai kaltegarrienetako bat. Hain da garrantzitsua, STOP LIFE CORTADERIA SELLOANA proiektua jarri zela abian duela urte batzuk. Portugaldik Frantziara mendikate kantauriar osoa harrapatzen du. Nafarroan ez gaude proiektu honen barruan, eta ez dugu horrenbe...
Irudia
                             Istorio baten hasiera Ibañeta. Txangoa. Hegaztiak. Jendea. Hegaztien immigrazio-zentroa. Neska zaintzailea. Hotza. Puxika. Bakardadea.  Hitz hauekin guztiekin istorio bat egin genezake.  Mugitu gabe dagoen gauza bakarra, aldiz, hegaztien immigrazio-zentroa da, eta horren inguruan giza-istorioak dabiltza joan-etorrian. Leiho irekiak haizeari sartzen uzten dio, eta puxika, aulkiari lotuta, mugituz doa, firin-faran. Bera ere askatasuna bilatzen ari da, baina konpainia isila izatera egokitu da. Neska zaintzaileak jertse lodia darama goxotasuna, nonbait, bilatu nahian. Eguna luzatzen doala ematen du eta gaua, ai gaua! Puxika eta sua, bien arteko harremana ezinbestekoa da; eta eguna iristean atea irekitzen da, armiarmasarea bezain zabala.  Harrapatu, entzun, hitz egin, luze...
Irudia
Ana Malón, ReforestAcción Nafarroa elkarteko kidea Nola jaio zineten: mintegian ernamuindutako hazi batetik edo modu naturalean?  Batez ere, klima-aldaketaren aurka egiteko zerbait positiboa eta erreala egiteko beharretik sortu ginen. Larrialdi klimatikoaren aurrean, funtsezkoa iruditu zitzaigun ekintzara pasatzea. Hortik dator ReforestAccion elkartearen izena, baso-berritze ekintzara pasatzeko asmo Nafarroa zabala da, nekazarien eskuak dituzue lurralde osoan?  Oraingoz talde txikia gara, pandemia betean hasi ginen, baina oso proiektu interesgarriak lortu ditugu. MITECOko (Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa) mintegiek utzitako grafiosiarekiko erresistenteak diren zumarrak landatzen hasi ginen, eta haiekin elkarlanean aritu ginen Uharteko lorezaintzako arduradunekin. Helduentzako ingurumen-hezkuntzari buruzko hitzaldiak prestatu, gure ingurunean zumarrak landatu, eta txikienentzako ipuin-kontalarien saioak izan ziren. Familia eguna….. proiektu ilus...
Irudia
  Zuhaitz motak                                                                                                    Basoko zuhaitza Hiriko zuhaitza                                                                                                                                       
Irudia
 "Itoitz, Pueblos que fueron - Itoitz, Herri  izandakoak" (elkarrizketa) Bizi izan direnentzako memoria; ikusi ez dutenentzako ikusmina; ez dakitenentzako ezagutza . Lan hau egiteko ideia Agoitz inguruko hainbat herriren argazkiak gure eskuetara iritsi zirenean sortu zen, eta haietako batzuk gure ibarretatik materialki desagertu zirela ikusi genuen.  Materialki diot, batez ere, 30 urte baino gehiago ditugunok, ziur gogoan ditugula, batzuek beren bizitzaren zati bat bertan bizi izan dutelako eta beste batzuok askotan bisitatu ditugulako.  Orduan erabaki genuen, Itoizko urtegia zela-eta desagertu egin ziren herri horien maketa adierazgarri batzuk egitea.  Itoizko urtegiak, zalantzarik gabe, ingurua eraldatu zuen, ez bakarrik urak harrapatu zuena, baizik eta Agoitz (burualdean) eta Oroz-Betelu eta Nagore urtegiko amaieran daudenak, nolabait ere aldatu zituen. Materiala moldatuta, urtegia hustu duzue Lan hau aukezteko, bost urte inguruko bide luzea egin dugu, oso ...