Haritz eroriari, orok egur Badaude basoaren zauria estali nahi dutena: urte berriko algara eta musika. Poliziaren sirenak beste doinu bat ematen dio abestiari dena isilarazten duen arte. Basoa bakean dago berriro. Korbidoek beren karrankez betetzen dute airea. Berriro isiltasuna. Hutsunean barna abiatzen naiz bizitza aurkitu nahian. Ruskoa dago, berde-berdea. Gustatu zait opatzea haritz amerikarren hostoen artean. Bizirik dirau. Motzondo bat bidean. Begira geratzen natzaio. Eraztunak ditu, ugari. Zenbatzen hasten naiz, baina eraztunak lausotzen dira. Beharbada makinen eraginez. Agian, nire ezjakintasuna da bere bizitza irakurtzean. Izan ere, zuhaitz baten gorabeherak jakitea ez da gauza makala izaten. Zuhaitz asko begiratu behar izan dira eta ezagutu esanahia. Larra ...
Mezuak
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Hitz eta pitz Santiago de Molinarekin Hutsik al dago gure errealitate bisuala? Bisualitatearen kultura ez da berez madarikazio bat. Madarikazio bat dena da, gure begiak gero eta zirrara txundigarriagoekin sistematikoki betetzeko grina, guztiok espiral aseezin batean sartzen gaituena. Ikuskizun gehiago nahi dugu. Ikuskizun gero eta bizigarriagoa eta boteretsuagoa, ezertara eramaten ez duena. Dastamena ahosabaian bakarrik dago? Gustua -gustu onari dagokionez- joan den mendeko gaia dirudi. Eta hala da, nolabait. Horregatik, geratzen zaigun aukera bakarra zera da: atzeko gustuaz edo retrogustoaz hitz egitea da, ardo-adituek egiten duten antzeko terminoetan. Laburbilduz, ahosabaiarekin zerikusi zuzena du. Eta ezin da kausalitatea izan ahosabaiaren (palatum) eta jauregiaren (palatium) jatorri latindarra horren antzekoak izatea. Uniformez jantzita dau...
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Zena ez da. Dena, zer izanen ote da? Basoitxian haritz amerikarrak kendu eta hemengo haritza landatu nahi zituztela irakurri nuenean, zalantza ugari etorri zitzaizkidan burura. Horrelako izenburua jarri ondoren, informazio zehatza eman beharko litzatekeela uste dut. Eta informazio hori udalak dauka. Basoa oso garrantzitsua dela denonandako jakinik, zergatik ez informatu dagoenaz. Zeharo aldatzen ari gara mundua, oso azkar, beraz, badaude gai batzuk plazaratu beharko liratekeela, esate baterako, hau bera. Larreak zeuden tokian haritz amerikarrak landatzea izan zen apustua. Orain, gozatu ditzakegu duela laurogeiren bat urteko egindako lanaz. Eta orain ere garaia iritsi zaigu erabakiak hartzeko. Denak batera moztu behar dira? Ezin da batzuei mozketa batzuk egin lehortzen joan daitezen? Zer plangitza dago mozten direnean...
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Sen ona bilatzen da Ez naiz Afrikan bizi. Han biziko banintz ez nuke aldarrikatuko zebra-biderik. Ez horixe! Baina bizitzak hona ekarri nau, erdi patua, erdi aukeratuta. Eta hemen, gure auzo xume honetan, bideberria dugu. Hau poza! Ez gara inora joan behar bila, bertan dugu. Autobia egitean gure bideberriak maila aldatu zuen eta errepide nazionala izatetik bertako errepidera izatera pasatu zen. Hala ere, oinezkoendako bidea egin ziguten arriskurik gabe bideberria gurutzatzeko. Marra txuriak ere, zebra-bideak, lau, gure auzoraino joateko margotu zituzten. Honi mugikortasun jasangarria hots egiten diote orain. Oinez joateak ez du kutsadurarik sortzen eta, antza, herria atseginagoa bihurtzen du horrek. Hau poza! Ez gara inora joan behar aire kutsatut...
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Hitz eta pitz Agotzenea-ko Urtzirekin eta Anderrekin 1- Urtzi eta Ander, idealistak eta filosofoak? Argi dago filosofada luzeek ekarri gaituztela hona eta idealismo puntu bat gabe ez ginatekeela hain urrun iritsi izanen. Inoiz inork kamikaze bezala ere definitu gaitu. Eta guztiak egia dira hein batean. Baina, era berean, langile, iraultzaile, burugogor, ausarta,… esan digute eta seguru bidean ezagutu gaituen bakoitzak izenondo ezberdin bat erabiliko luke. Gu pozik gaude guztiekin eta eroso gaude egiten ari garen ibilbidearekin. Hobe biziko ginateke agian piska bat kapitalistagoak izango bagina. Edo ez. Auskalo. Asko dira egin ditugun gauzak eta hartu ditugun erabakiak, eta asko bidean geratu direnak. Kontraesanak gara. 2- Etxea ala pertsona, zein da lehendabizikoa? Bizitako azken krisi honetan agerian geratu da, behin eta berriz, pertsonak erdigunean jartzea ezinbestekoa dela. Eta konfinamenduan agerian geratuta...
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Fairy Publizitatea sormen handiko lanbidea izan daiteke. Etika, batzuetan behintzat, tartean dago eta adibide gisa, fairy garbigarria jarriko dut. Egoera erakargarria jartzen digu. Herri bat, bazkaria, mahai luzeak jende askorendako, gertutasuna, denok pozik, festa, garbitasuna, mahai-zapi berdeak, auzolana eta ahalegin gutxi. Dena perfektua zoriontsua izateko eta, batez ere, fairy erosteko. Ontzia garbitzean sentituko duzun plazerra ez da nolanahikoa izanen, ez horixe! Zure bakardadean lagunduta sentituko zara fairy ondoan baituzu. Nire eskuetara erortzen den guztia irakurri egiten dut, etiketak, ordea, ez dira hain errazak irakurtzeko, hain dute letra txikia! Hori garbigarriekin gertatzen ohi da. Gainera, kimikaria...
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Legea, bioaniztasuna, sentikortasuna, koherentzia, ideologia, itxurakeria…? Rachel Carson-en “La primavera silenciosa” liburua irakurri nuen egun horietako batean uda zen. Eguraldi sargoria, beroa, isiltasuna, eguzkiak gogoz jotzen duen eguerdiko ordu horiek ziren. Ez zen ezer entzuten. Hegaztiak zuhaitzen itzalpean, babesturik. Liburuak Estatu Batuetan DDT-ak eragindako kutsadura nolakoa izaten ari zen kontatzen zuen. Insektuak hiltzen, hegaztiak ere. Galdera bat bota zuen: “Irudikatzen duzue mundu bat hegaztirik gabe?” Momentu horretan, esan bezala, ez zen ezer entzuten eta izugarrizko tristura sentitu nuen. Antzekoa sentitu dut gaur gure enara azpizuriak ez zeudelako txioka. Kabira, txitak daudenean, ez dira bakarrik gurasoak joaten, baizik eta enara azpizuri gehiago. Familiakoek edo, buelta asko ematen dituzte bertara. Oraindik ez dakit elikatzera joaten ote diren edo zertara, baina behaketa hori ikusi ahal izan dut...